Genovarraren koba
Genovarraren koba Egadiar uharteetako (Sizilia) Levanzo uhartean dago, herriko ipar-mendebaldean. Kobazuloa 1949an aurkitu zuten.
Genovarraren koba | |
---|---|
![]() Genovarraren koba | |
Datuak | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Former province of Italy | Trapaniko probintzia |
Eskualdea | Favignana Trapani probintzia Levanzo uhartea![]() |
Koordenatuak | 38°00′N 12°19′E |
![]() | |
Azalera | 3.0×10−5 km² |
Historia | |
Garaia(k) | K.a. X. milurtekoa |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1949 |
Historia
Kobazuloak, uhartea osatzen duten kareharrizko harkaitzetan kokaturik, Siziliako historiaurrearen dokumentazio oso garrantzitsua gordetzen du, bereziki Goi Paleolitokoa, Kuaternarioaren animalien irudiak ematen baititu, hala nola Cervus elaphus, Bos primigenius eta Equus hydruntinus. Gizakia irudikatuta dago ere, txori buruko maskarak jantziz, Addaura leizearen antzeko ukituak dituztenak.
Grafito horiez gain, badira geroko irudi pintatuak ere; horiek beltzez eta gorriz koloreztatuta daude, gizonezko eta emakumezko giza irudiak dira, ugaztun eta arrainekin batera. Azken hauen artean atuna irudikatu zen, Egadiar uharteetako bizitzan eta kulturan gaur egun arte agerian dagoena. Kobazuloa oraindik bisitatu daiteke tarifa baten truke.
Marrazkiak
Irudi nagusia gizaki batena da, nahiz eta bazkatzen ari diren beste animaliak marraztuta egon. Gizakia jantzita dago jositako eta litsak dituen jaka batekin. Buruan, ziri formako ukitu luze bat dauka. Besoetan eskumuturrekoak nabarmenak dira, eta bistan da irudia geldirik dagoela. Bere ondoan, beste bi irudi daude: batak burua edo txori maskara du, eta beharbada dantza posizioan dago. Bestea, berriz, mugitzen ari da, erdikoaren antzeko ukitua duelarik. Ez da argi geratzen dantza errituala edo ehizan hasi aurretik egindako otoitza zen.
Koba hau, gizakia, K.a 10.000 eta 6,000 urte artean bizi izan zen.
Uharteko beste kobazulo batzuek, dei Porci, Cala Tramontana eta Punta Capperi izenekoek, material ugari eman dute, Goi Paleolitokoak direnak.
Data
Analisi estratigrafikoaren bidez, Siziliako historiaurrearen Karbono-14 bidezko datazio bakanetako bat egin ahal izan zen, K. a. 9230ean adierazi zuena (Epigravettiar eboluzionatua). Sekuentzia estratigrafikoan tamaina nabarmeneko kareharrizko zati bat aurkitu da, grabatutako bobido batekin, hormen irudikapenen estilo oso antzekoa duena. Horri esker datazio absolutu hau lortu da[1].
Bibliografia
- SPOTO, Salvatore (2002): Sicilia Antica, Roma, Newton e Compton argitaratzaileak, ISBN 88-8289-750-8.
Erreferentziak
- TUSA Sebastiano (1983): La Sicilia nella preistoria, Sellerio, Palermo, 1999, 106 or.