Genovako golkoa
Genovako golkoa[1] (italieraz: Golfo di Genova) Liguriako itsasoaren iparraldeko zatia da. Hegoalderantz begira dagoen bere ahoaren zabalera 140 kilometro ingurukoa da. La Spezia golkotik ekialdean Mele lurmuturreraino hedatzen da, Imperia hiritik gertu mendebaldean. Golko honen ertzean dagoen hiririk handiena, eta izena ere ematen diona, Genova da, Mediterraneoko portu hiririk garrantzitsuenetako bat dena.
Genovako golkoa | |
---|---|
Mota | Golko |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°10′N 8°55′E |
Honen parte da | Liguriako itsasoa |
Ur-gorputza | Liguriako itsasoa |
Genovako golkoko kostaldea Liguriako lau probintziena da, La Speziako probintzia, Imperiako probintzia, Savonako probintzia eta Genovako probintzia.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.