Genova
Genova[1] (italieraz Genova, genoveraz Zena) Italiako Liguria eskualdeko hiriburua eta hiririk handiena da, 558.745 biztanlerekin. 2015ean Genovako Eskualde Metropolitarrak 855.834 biztanle zituen[2], eta Italiar Riviera eskualde zabalagoan milioi eta erdi biztanle. Genovako golkoan eta Liguriako itsasoan Genova beti izan da Mediterraneoko porturik garrantzitsuenetako bat. Gaur egun Italiako eta Mediterraneoko porturik garrantzitsuena da eta Europar Batasunako hamabigarren handiena[3].
Genova Zena | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Italia | ||
Eskualdea | Liguria | ||
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Genoa | ||
Alkatea | Marco Bucci (en) | ||
Izen ofiziala | Genova | ||
Jatorrizko izena | Zena | ||
Posta kodea | 16121–16167 | ||
ISTAT kodea | 010025 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 44°24′26″N 8°56′02″E | ||
Azalera | 240.29 km² | ||
Altuera | 20 m | ||
Mugakideak | Arenzano, Bargagli, Bogliasco, Bosio, Campomorone, Ceranesi, Davagna, Masone, Mele, Mignanego, Montoggio, Sant'Olcese, Sassello, Serra Riccò, Sori, Tiglieto eta Urbe | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 558.745 (2023ko urtarrilaren 1a) 0 (2023) | ||
Dentsitatea | 2.325,29 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 010 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Latakia, Varna, Buenos Aires, Atenas, Rijeka, Odesa, Baltimore, Columbus, Acqui Terme, Marseilla, Tursi, Aue, Beyoğlu (en) , Timișoara, Chios (en) , Riazan eta San Petersburgo | ||
Katastro kodea | D969 | ||
Sailkapen sismikoa | 34 | ||
Matrikula | GE | ||
Hizkuntza ofiziala | italiera | ||
smart.comune.genova.it |
Genoa zazpi mende baino gehiagoz, XI. mendetik 1797ra arte, itsas errepublika boteretsuenetako baten hiriburua izan zen[4]. Batez ere XII. mendetik XV. mendera arte, hiriak Europako merkataritzan paper nabarmena izan zuen, kontinenteko itsas potentzia handienetako bat eta munduko hiririk aberatsenetako bat bihurtuz[5][3]. Petrarcak Superba ("harroa") ere deitu zion, itsasoetan zituen loriengatik eta monumentu harrigarriengatik[6].
Klima
Datu klimatikoak (Genoa) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.5 | 12.2 | 14.6 | 16.8 | 20.5 | 23.9 | 27.3 | 27.7 | 24.4 | 20.0 | 15.1 | 12.5 | 18.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 8.5 | 9.1 | 11.4 | 13.7 | 17.4 | 20.8 | 24.1 | 24.4 | 21.1 | 16.9 | 12.2 | 9.5 | 15.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5.5 | 6.0 | 8.2 | 10.5 | 14.2 | 17.6 | 20.9 | 21.0 | 17.9 | 13.8 | 9.2 | 6.5 | 12.6 |
Euria (mm) | 101.8 | 74.0 | 81.7 | 88.0 | 72.4 | 58.2 | 24.2 | 69.3 | 136.4 | 171.3 | 108.8 | 93.1 | 1079.2 |
Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 7.7 | 5.6 | 6.9 | 8.1 | 7.0 | 5.0 | 2.8 | 5.0 | 6.0 | 8.0 | 7.1 | 6.5 | 75.7 |
Eguzki orduak | 117.8 | 130.5 | 158.1 | 192.0 | 220.1 | 246.0 | 294.5 | 266.6 | 201.0 | 173.6 | 111.0 | 111.6 | 2222.8 |
Iturria: Servizio Meteorologico,[7] data of sunshine hours[8] |
Barrutiak
Barrutia | Biztanleria (guztiarekiko %a) | Quarters included |
---|---|---|
Centro-Est | 91.402 (%15,0) | Pré, Molo, Maddalena, Oregina, Lagaccio, San Nicola, Castelletto, Manin, San Vincenzo, Carignano |
Centro-Ovest | 66.626 (%10,9) | Sampierdarena, Campasso, San Teodoro, San Bartolomeo |
Bassa Val Bisagno | 78.791 (%12,9) | San Fruttuoso, Marassi, Quezzi |
Media Val Bisagno | 58.742 (%9,6) | Staglieno, Sant'Eusebio, San Gottardo, Molassana, Struppa |
Valpolcevera | 62.492 (%10,3) | Borzoli, Fegino, Certosa, Rivarolo, Teglia, Begato, Bolzaneto, Morego, San Quirico, Pontedecimo |
Medio Ponente | 61.810 (%10,1) | Sestri, Cornigliano, Campi |
Ponente | 63.027 (%10,3) | Crevari, Voltri, Palmaro, Prà, Pegli, Multedo |
Medio Levante | 61.759 (%10,1) | Foce, Brignole, Albaro, San Martino, San Giuliano, Lido, Puggia |
Levante | 66.155 (%10,8) | Sturla, Quarto, Quinto, Nervi, Bavari, San Desiderio, Borgoratti |
Historia
K.a. III. mendean Genua Erromaren aliatu izan zen. Gerora, Genoa (K.a. 200), heruloen, godoen, bizantziarren eta lombardiarren esku egon ondoren, Karlomagnok hartu zuen.
XI. mendean, Pisako herritarrekin bat eginda, musulmanen kontra borrokatu ziren genoarrak, eta Sardiniatik bota zituzten. XII. mendean burujabetasuna lortu zuen hiriak. Guelfoen eta gibelinoen arteko gerran familia handien arteko borrokak izan ziren bertan. Gurutzadetan Sortaldean eta Konstantinoplako inperioan lurralde berriak eskuratu zituen hiriak. 1261ean Venezia menderatu zuen, eta 1284. urtean Pisa, Korsika eta Sardinia. Veneziaren etsai izaki, Migel VIII.a enperadoreak merkataritzara abantaila handiak lortu zituen Esmirnan eta Konstantinoplan (1261).
Merkatu gehiago eskuratu zituen Egeo itsasoan XV. eta XVI. mendeetan, era horretan Itsaso Beltzean salerosketan aritzeko bideak irekiz. 1376etik 1381era Chioggiako gerra izan zuen Veneziarekin, eta honek kendu zion Genoari itsasoko nagusigoa. Konstantinopla erori zenean (1453) Sartaldeko lurraldeak galdu zituen, eta merkataritza ere gutxitu zen. Andrea Doriak 1528an Karlos V.arekin hitzarmena egin eta konstituzio berria ezarri zion hiriari.
Luis XIV.aren aginduz bonbardatua izan zen 1684an, eta austriarren mende geratu zen 1746an. 1796an Frantziak hartu eta Liguriako errepublikako hiri bihurtu zen 1797an.
1805ean Frantziari itsatsita zegoela, 1815eko Vienako Batzarrak Piemonte-Sardiniari eman zion Genoa; 1861ean Italiako erresuman sartu zen.
Ekonomia
Italiako portu nagusia da eta Europako garrantzitsuenetako bat, Piemonteko eta Lonbardiako irtenbide naturala baita. Horrez gainera, ontziolak, burdindegiak, petrokimika industriak eta findegiak daude.
Ondasun nabarmenak
Antzinako hirian Errenazimentu garaiko jauregi bikainak ditu, gaur museo bihurtuak: Erregearen jauregia (1650), Pallavicini, Jauregi Gorria, Jauregi Zuria eta udaletxea. Elizak: Deikundekoa, 987an egina eta 1307an eraberritua, San Joan Bataiatzailearen kapera bikaina barruan duena; Santa Maria de Carignano (1100), San Donato, San Mateo eta San Esteban. Hortaz, hauek dira Genovako ondasun nabarmenak:
- Portu Zaharra edo Porto Antico, Renzo Piano arkitektoak eraldatua. Bertan Aquariuma dago, Europako handiena
- Lanterna itsasargia, 117 m ditu eta XVI. mendekoa da, oraindik funtzionatzen duen munduko zaharrenetarikoa
- Palazzo San Giorgio
- Loggia dei Banchieri Burtsa zaharra
- Duomo di San Lorenzo katedrala, bertan Joan Bataiatzailea lurperatua omen dago
- Palazzo Ducale
- Via Garibaldi edo antzina Strada Nuova, hainbat jauregirekin (Palazzo Grimaldi-Doria Tursi, Palazzo della Meridiana, Palazzo Bianco, Palazzo Rosso)
- Piazza de Ferrari eta Via XX Settembre, bertan dago Aldo Rossi arkitektoaren opera
- Alde Zaharreko kalexkak (i vicoli)
- Staglienoko hilerri monumentala
Kirola
- Genoa CFC, futbol taldea.
- UC Sampdoria, futbol taldea.
Genovatar ospetsuak
- Vittorio Gassman (1922-2000), aktorea.
- Renzo Piano (1937-), arkitektoa.
- Giuseppe Pericu (1937-), alkatea (1997-2007).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Genova da araututako termino euskaraz, nahiz eta Genoa ere erabil daitekeen testuinguru historikoan (Euskaltzaindiaren 157. arauan)
- «UNdata | record view | City population by sex, city and city type» data.un.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) «Genoa | Geography, History, Facts, & Points of Interest | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) «The Times & The Sunday Times» www.thetimes.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- «Bloomberg - Are you a robot?» www.bloomberg.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Italieraz) «Genova "la Superba": l'origine del soprannome» GenovaToday (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- Tabelle climatiche 1971-2000 della stazione meteorologica di Genova-Sestri Ponente dall'Atlante Climatico 1971-2000 - Servizio Meteorologico dell'Aeronautica Militare
- Visualizzazione tabella CLINO della stazione / CLINO Averages Listed for the station Genova (1961-1990). .