Genitibo

Genitiboa gramatika-kasu bat da, jabegoa eta izenaren erlazioa adierazten dituena.

Euskaraz

Euskaraz, genitiboa NOREN kasua da:

  • mugagabean: -(r)en: Hiru bertsolariren lana da hori. / Zein mutilen aita etorri da?
  • singularrean: -aren: bertsolariaren lana
  • plural urrunean: -en: bertsolarien lana
  • plural hurbilean: -on: Euskaldunon Egunkaria

Lekuzko zein denborazko funtzioa duenean, NONGO kasua erabiltzen da:

  • mugagabean: -(e)tako: Zein ordutako arazoa? / Zein egunetako lana? / lau etxetako teilatuak / lau zuhaitzetako adarrak
  • singularrean: -(e)ko: astearteko lana / ostiraleko zeregina / etxeko sukaldea / zuhaitzeko habia
  • plural urrunean: -etako: igandeetako sermoia / ostegunetako filmak / etxeetako kontuak / zuhaitzetako hostoak
  • plural hurbilean: -otako: igandeotako sermoia / ostegunotako filmak / etxeotako kontuak / zuhaitzotako hostoak

Indoeuropar hizkuntzetan

Indoeuropar hizkuntzetan ere genitiboak jabegoa zein harremana adierazten ditu.

Jabegoa

Genitibo kasuak jabegoa adierazten du.

  • Errusieraz: карандаш Антона - Antonen lapitza
  • Ingelesez: John's shirt - Johnen alkandora
  • Latinez: gladii militum - soldadoen ezpatak

Harremana

Izenen arteko harremanak ere adierazten ditu.

  • Ingelesez: the town's road - herriko bidea
  • Latinez: - Moenia Romae - Erromako / Erromaren harresiak

Ikus gainera

Kanpo estekak

Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.