Genista pilosa
Genista pilosa Fabaceae familiako zuhaixka.
Genista pilosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Genisteae |
Generoa | Genista |
Espeziea | Genista pilosa |
Deskribapena
10-50 cm neurtzen duen mulu arantzagabea. Hostoak bakunak eta tolestuak dira, goialdean ia ilegabeak eta azpialdean zetakarak. Txandakatuak agertzen dira edo faszikuluetan bilduak. Loreak bakarka edo bikoteka antolatzen dira braktea bakoitzaren galtzarbean, luku luzeak eratuz. Lekak iletsuak dira, 3-8 hazirekin.
Apiriletik uztailera loratzen da.
Ekologia
Lurzoru azidifikatu eta hareatsuetan bizi da.
Banaketa
Europan, Atlantiko aldean eta hegoaldeko mendigune hezeetan zabaltzen da. Euskal Herrian, batez ere, erdialdeko mendi silizeo edo deskarbonatuetan aurkitzen da. Ekialdeko kostaldeko gune batzuetan ere topa dezakegu.[1]
Erreferentziak
- I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.