Genista florida

Genista florida Fabaceae familiako zuhaixka da.

Genista florida
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaGenisteae
GeneroaGenista
Espeziea Genista florida

Deskribapena

Zuhaixka handia da, 3 metrorainokoa izan daitekeelarik. Adarrak tenteak dira eta zahartzaroan horixka eta arrakaladunak bihurtzen dira.

Hostoak bakunak, lauak, luzanga-lantzeolatuak, akuminatuak dira, oina kuneatua (gero eta oin estuagoa duen hostoa) eta peziolo motzduna du. Gainaldea iletsua eta azpialdea zetaduna da.

Fruitua 15-25 mm-ko leka da, luzanga, ile zetadunak ditu, eta barnean 3-6 hazi dauzka. Maiatza eta uztaila bitartean loratzen da, eta fruituak udarenbukarako garatzen dira.

Loreak horiak eta papilionatuak dira, bost piezakokorola daukate, bexilo edo estandarte dortsala handia da,eta bi albo-hegal eta gilaren bi pieza lotuak dituzte

Loraldia maiatzetik uztailera gauzatzen da.

Ekologia

Lurzoru silizeo edo deskarbonatuen gainean hazten da. Isasti hedatsuak osatzen ditu.

Banaketa

Espeziea Iberiar Penintsularen ipar-mendebaldean agertzen da batez ere. Horretaz gain, Afrika iparraldera eta Pirinioetako isurialdera hedatzen da.

Subespeziea penintsularen ipar-mendebaldeko mendigunetan zabaltzen da: Kantauriko Mendilerroan, Erdiko Sisteman, Sistema Iberiarrean... Euskal Herrian berriz, Artzena eta Leire mendilerroetan baino ez da aurkitu.[1]

Erreferentziak

  1. IƱaki., Aizpuru,. (1990). Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaisken gidaliburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu Nagusia ISBN 8475429068. PMC 863179364. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.