Genista ausetana
Genista ausetana Fabaceae familiako zuhaixka da.
Genista ausetana | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Genisteae |
Generoa | Genista |
Espeziea | Genista ausetana Talavera |
Deskribapena
1,5 metro gainditu dezakeen zuhaixka tentea, arantzagabea, kolore hauskarakoa. Adar malgu eta ildokatu ugari ditu, zaharrak hostogabeak eta pulbinulo nabariekin, gazteak ilaundunak eta hostotsuak. Hostoak eseriak, txandakatuak, ilaundun-zetakarak azpialdean, estipula gabeak.
Loreak, orokorrean bikoteka, hosto (2-3) faszikulatuen galtzarbean jaiotzen dira, luku luze eta etenak osatuz; pedizeloek bi brakteola dituzte, erdialdera kokatuta; kaliza trinkoki iletsua; estandarteak ile zetakarak ditu erdiko lerroan, eta gilaren luzera berdinekoa da, azken hau ilaunduna izanik. Leka iletsu-zetakara, 2-5 hazirekin.
Maiatzetik uztailera loratzen dira.
Ekologia
Lurzoru mota ezberdinetan agertzen da. Izaera pirofitoa du zenbait lekutan, hau da, erretako lurrak berehala kolonizatzen ditu.
Banaketa
Mediterraneo mendebaldeko espeziea da. Penintsula Iberiarreko mendietan, Frantzia hegoaldean eta Afrika iparraldean hedatzen da. Euskal herrian agertzen dena, subsp. ausetana Bolós Vigo, ekialdeko Pirinioak eta Pirinioaurretatik Nafarroa erdi-ekialdera iristen da (Izko mendizerra, Peña mendia).[1]
Erreferentziak
- Iñaki., Aizpuru,. (1990). Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaisken gidaliburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu Nagusia ISBN 8475429068. PMC 863179364. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).