Genially
Genially, halaber Genial.ly izenaz ezaguna, elkarreraginezko aurkezpen animatuak sortzeko balio duen sareko softwarea da. [1]Txantiloiak eta irudien galeriak dauzka, lana errazteko; hala ere, kanpoko irudiak ere onartzen ditu, hala nola, testuak, Soundcloud eta Spotifyko audioak, Youtubeko bideoak, Flickr eta Instagrameko argazkiak, Facebook, eta abar. Doako erreminta da, baina ordainduz gero, tresna gehiago erabiltzeko aukera ematen du.
Historia
Genially Kordobako enpresa bat da (Espainia). 2015ean Juan Rubiok (biologoa eta enpresako burua), Luis Garcíak (publizista eta sormen zuzendaria) eta Chema Roldánek (informatikaria eta zuzendari teknikoa) sortu zuten.[2]
Zerbitzuak
Hauek dira egin daitezkeen lan batzuk:
- Aurkezpenak
- Infografiak
- Txostenak
- Bideo-aurkezpenak
- ePosterrak
- Curriculumak
- Quizak
- Jolasak
- Baliabide didaktikoak
- Mapak
- eTxartelak
- Aldi baterako prozesuak
- Ekitaldiak
- Elkarreraginezko irudiak
Erreferentziak
- Genially, 2018ko azaroaren 2an kontsultatua.
- Junta de Andalucía, 2018ko azaroaren 2an kontsultatua.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.