Gengis Khan

Gengis Khan[1] (1162?-1227ko abuztuaren 18a) mongoliar tribu guztiak batu zituen eta Mongolen Inperioa sortu zuen printze bat izan zen. Benetako izena Temudjin zuen eta tenplu izena, Taizu. Asiako hainbat erreinu konkistatu zituen, hala nola Hsi-Hsia erreinua (txinatarrak), Kara-Khitai erreinua eta Khwarezm inperioa (musulmanak).

Gengis Khan

1. Khagan of the Mongol Empire (en) Itzuli

1206 - 1227ko abuztuaren 18a
baliorik ez - Tolui (en) Itzuli, Ogedei
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakᠲᠡᠮᠦᠵᠢᠨ, Тэмүжин
JaiotzaDelüün Boldog (en) Itzuli, c.1162
HerrialdeaMongolen Inperioa
HeriotzaYinchuan, 1227ko abuztuaren 18a (65 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Heriotza modua: zaldi gainetiko erortzea
Familia
AitaYesugei
AmaHoelun
Ezkontidea(k)Börte
Chahe (en) Itzuli
Princess Qiguo (en) Itzuli
Hedaan (en) Itzuli
Yesugen (en) Itzuli
Gürbesu (en) Itzuli
Yesui (en) Itzuli
Khulan (en) Itzuli
Ibaqa beki (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaBorjigin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra, tribu-buruzagia eta monarka
Zerbitzu militarra
Adar militarraMongol military tactics and organization (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakMongol invasion of Khwarazmian Empire and Eastern Iran (en) Itzuli
Mongol conquest of the Jin dynasty (en) Itzuli
Battle of Dalan-Baljut (en) Itzuli
Battle of Yehuling (en) Itzuli
Battle of Indus (en) Itzuli
Mongol conquest of Western Xia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioatengrismoa

Inperioa

1167an jaio zen, Baikal aintziratik gertu, ingurugiro aristokratiko batean. Borjigin klanekoa zen, Amur ibaitik Txinako harresirainoko eskualdean zabaltzen zena eta haren aita Yesugei, buruzagia. Hura tartariarrek pozoituta hil zen eta Timuyin bihurtu zen tribuaren buruzagi hamahiru urte zituela.

Hori zela eta, hainbat klanek bere babesa emateari utzi zioten eta handik aurrera haren familiak (ama, sei anaiak eta bera) pobrezian bizi behar izan zuen, nekazaritzatik eta arrantzatik. Horrez gain, matxinadak izan ziren eta baita bere aitak utzitako boterea lortzeko hainbat borroka ere. Baina laster erakutsi zuen gaitasun eta indar militarra eta bere menpekoak garaitzeaz gain, inguruko herrialdeak ere garaitu zituen.

Gengis Khan eta Toghril Khan (XV. mendeko Jami' al-tawarikh eskuizkribuko ilustrazioa)

Garai hartan razziak eta erasoaldi txikiak egiten zituenez, hainbat gazteren leialtasuna lortu zuen eta harekin elkartu ziren. Haien artean Jamuka gaztea aipagarriena da. Horren gizarte mailak (noble familiakoa zen) eragina izan zuen Timuyinen botererako bidean. Eta horrela, hasierako jarraitzaile horiek zirela eta, geroago haren goardia inperiala izan zena sortzen joan zen. Hala ere, botere bidean bere aitaren lagun Toghrilek (Keraiten buruzagiak) gehien lagundu zion, armadako bigarren lerroko nagusi izendatu baitzuen eta horrela gizon gehiago elkartu baitzitzaizkion.

Geroago, hainbat liskar eta lehia egon ziren botereagatik. Haien ondorioz, Timuyin eta Jamuka banandu egin ziren. Azkena bere babesa kentzen saiatu zen, baina menpean zeuzkan klanak Timuyinen agintepean jarri ziren. Honetaz gain, Troghril ere banandu egin zen, bere alaba Timuyinen seme zaharrenarekin ezkontzeko baimena ukatu eta gero. Orduan, Jamuka eta Troghil elkartu egin ziren lehenago bere kidea izandakoari aurre egiteko, baina beraien armadako barne arazoak zirela eta, garaituak izan ziren; beren ondoan borroka egin zuten klan asko Timuyinekin elkartu ziren, gainera. Horrela, Keraitak garaituak izan ziren eta geratzen zen botere indartsu bakarra Namianoak izanik, Jamuka eta jarraitzaileak hauin babespean jarri ziren. Baina garaituak izan ziren (baita Merkitak ere, geroxeago haien aliatuak zirenak) eta Jamuka atxilotu eta hil egin zuten.

Azkenean 1206rako Mongolia guztia bere menpe zuen. Tribuen asanblada orokor batek Timuyin (39 urte zituen), Gengis Khan izendatu zuen Onon ibaiaren ertzean Quriltai izeneko zeremonia bat eginez. Uigurrera jarri zuten mongoliarren ahozko eta idatzizko hizkuntza moduan eta herrialde antolatuagoa eta orekatuagoa bihurtzeko lanetan hasi ziren. Karakorum Mongoliako hiriburu izendatu zuten.

Oirateak, kirgizak eta uigureak garaitu eta boterearen oinarriak finkatu ondoren, Txinako konkista hasiz zuen Gengis Khanek beste hainbat herrialderen laguntzarekin. 1208an Txinako Harresia zeharkatu zuten mongoliarrek eta euste-puntu bat jarri zuten barruan. 1213an bere armadak mendebaldera eta hegoaldera bidali zituen eta Qin dinastiak gobernatzen zuen lurraldera sartu ziren. 1215ean Yenking hiria (gaur, Beijing) hartu zuten. Txinako hegoaldera ez sartzea erabaki zuen, alde batetik, bere gizonentzat gogorregia zelako eta beste aldetik, Txinako hegoaldea iparraldea baino indartsuagoa zelako.

1218an Kara-kitai erreinua lortu zituzten. Azken horrekin inperioak Khwarezm inperio musulmanarekin (egungo Irak, Iran eta Turkestango zati bat) muga izatea lortu zuen eta hango agintariak erasorako asmorik ez zuela ematen zuenez, merkatariei inperiorako bideak zabaltzea erabaki zuen Gengis Khanek. Baina Ala al-din Muhammad agintariak Mongoliatik itzultzen ari zen karabana bat erasotu zuen eta bertako pertsona guztiak hil. Horrengatik, eta merkatu bideen erabateko jabetza lortu nahi zuelako, Gengis Khanek musulmanak erasotzea erabaki zuen. Ala al-dinek bere armada talde txikietan banatu zuenez eta mongoliarrak agertzean ihes egin zuenez, garaipena erraza izan zen, nahiz eta bere semea armada berriro osatzen eta mongoliarrei aurre egiten saiatu. Beraz, Bukhara eta Samarkanda (Khwarezmeko hiriburua) suntsitu zituen, bere jeneraletako bik iparraldean eta hegoaldean aurrera segitzen zuten bitartean. 1222an, gaur Errusia diren lurraldeetan sartu eta Volga eta Dnieper ibaietatik Pertsiako golkoraino iristen zen eskualdea arpilatu zuten. 1223rako Jwarizm guztia bereganatua zuten; geroago, Peshawar eta Lahore hiriak (Indiako iparraldea eta Pakistan) konkistatu zituzten.

1225ean, Mongoliara itzuli zen, garaile. Ondoren, sortu ziren matxinadak zapaldu zituen, Hisi-Hisiako lurraldean batez ere, ez zituztelako azken kanpainarako soldadurik bidali nahi eta matxinada hasiera izan zitekeelako (Gengis Khan hil arte ez ziren deuseztatu).

Gengis Khan 1227ko abuztuaren 18an hil zen zalditik erori eta pairatu zituen zauriengatik, Hisi-Hisiako erreinuari eraso egin baino lehen. Bera hil ondoren, Mongoliar inperioa bere lau semeen artean banatu zen, Ogodei hirugarren semearen agintepean. Hura 1229an khan izendatu zuen mongoliar printzeen asanbladak. Aitaren konkistak sendotu zituen; Txina iparraldekoa eta Koreako menderatzea osatu zuen; inperioa zabaldu zuen; Georgia, Armenia eta Kaukasiari bere babesa eman zien eta Errusiako Danubio lautadan sartu.

Kublai Kan bilobak Txina osoa (bai iparraldea, bai hegoaldea) erabat menderatu zuen: Txinako enperadore garrantzitsuenetako bat izatera iritsi zen.

Mongoliar inperioa 1368an erori zen.

Armada eta estrategiak

Gengis Khanen eta haren jeneralen konkista nagusiak.

Gengis Khanek Mongoliar Inperioa ez zuen indarragatik bakarrik lortu, baita estrategia onak erabili zituelako eta gobernadore ona izan zelako ere. Haren ezaugarrietako bat bere izaera eta lider itxura ziren. Garai hartako batezbesteko mongoliarra baino altuagoa zen, buru zabala zuen, masailezur indartsua eta begirada sarkorra.

Mongoliarrak borrokalariak ziren: gizon libre guztiak (nobleak zirenak, behintzat), gaztetatik gerrarako entrenatzen ziren eta zaldunen tradizio indartsu eta aspaldiko bat zuten. Horrek, Gengis Khanek armadaren antolaketan egindako erreformekin batera eta goardia pertsonalaren sorrerarekin batez ere (haren semeek eta beste familiako batzuek osatua), oso paper garrantzitsua izan zuen Mongoliar inperioaren sorreran. Hona haren erreforma batzuk:

  • 10.000 (Touman), 1.000 (Mingan), 100 (Jegun) eta 10 (Arban) gizoneko taldeak egin zituen. Talde haietan hainbat etnia eta tributakoak nahastu zituen eta horrela armada barruko harremana hobetu eta sendotu egin zuen.
  • Bere aginduak bidaltzeko mezularien sare handi jarri zuen martxan.
  • Zaldi berriak eta ekipoa emateko lekuak jarri zituen.

Gengis Khanek garaile izateko aukera eman zioten aldaketa horiez gaina, diziplina inoiz baino gehiago sendotu zuen eta arau zorrotzak jarri. Armada zaldunez osatzen zen ia erabat eta geroago, ingeniari talde bat sartu zuen, setioak egiteko. Arkua armarik eraginkorrena zen: txikia zen eta zaldi gainean azkar zihoazen bitartean erabiltzeko erraza. Atzealdean airearekin soinua ateratzen zuen dispositibo bat zuen, horrela gerlariak bazekien gezia nora zuzendu, nahiz eta ez ikusi. Indar handiaz, armadurak zeharka zitzakeen.

Tenperatura baxuak jasan ahal izateko, gerlari mongoliarrak jantzi egokiekin ibiltzen ziren eta bidaia handiak egiteko beharrezko guztia eramaten zuten, baina zaldiek pisu handirik eraman gabe, borrokarako behar baitzituzten. Gerlariak aztertuak izaten ziren gerrara joan aurretik eta tresneria egoera onean mantentzen ez zuena zigortzen zen.

Mongoliarren armadaren egitura, normalean, aurrealdean zaldun pisutsuen bi lerrokoa eta atzean zaldun arinen hiru lerrokoa izaten zen. Azken hori aurreratu eta arkuak erabiltzen zituen gero, atzera itzultzen ziren bidea zaldun pisutsuei uzteko.

Beste ezaugarri garrantzitsu bat komunikazioa da. Ostatuak zeuden puntuetan yanak jarri zituen janari, edari eta ordezko zaldiekin bai mezularientzako eta baita bere espioientzako ere. Askotan espioiak bidaltzen zituen karabanekin bidaia zezaten eta beste askotan, etsaiaren herritarrek ematen zioten informazioa. Aurkakoa erasotu baino lehen, hari buruz ahalik eta informazio gehiena lortzen zuen, horrela eraso egokia prestatzeko.

Gerra psikologikoa ere erabili zuen: etsaiak garaitzeko, konkistatutako lurraldeetan beldurra zabaldu zuen. Mongoliarrek sarraski izugarriak egin zituzten eta herritarrei ondorioak erakusten zizkieten (gorpuak, buruak...).

Beste abantaila estrategiko mongoliar bat beren etsaiek beraiek inguruan zuten ezjakintasuna zen eta zaila izaten zen etsaientzat mongoliarren gerlarien kopurua kalkulatzea. Hainbat estrategia erabiltzen zituen, zaldien gainean panpinak jartzea, adibidez, eta horrek ezustekoa mongoliarren alde jartzen zuen.

Hona adibide batzuk:

  • Txinako herrialde bat setiatu nahi izan zuenean, Mongoliarrek ezin zuten irabazi eta une horretan Gengis Khanek bere adimena erakutsi zuen ondoko planaz: Txinatarrei beren hiriko txori guztiak emateko esan zien eta horrela bakean utziko zituela. Txinatarrek aginduak jarraitu zituzten: txoriak Gengis Khanen eskuetara iritsi zirenean, denei su eman zien eta txoriek beren habietara eta hiriko etxeen teilatuetara egin zuten ihes. Horrela, hiri osoak su hartu zuen eta biztanleak korrika ihesi astean, mongoliarrek eraso egin zieten.
  • Beste batean, Targutai eta Yamuga-ren aurkako borrokan, Gengis Khanek armada txikiagoa zuenez, bere gizonei bakoitzak gizonaren tamainako panpina bat egiteko agindu zien eta beren badaezpadako zaldietan jarri. Orduan, armadak askoz handiagoa zirudienez, etsaiak izutu egin ziren. Azken horrek borroka irabazten lagundu zien mongoliarrei.
  • Hungariari eraso egitean ere estrategia on bat erabili zuen. Gengis Khanen armadako pisu gutxiko zaldunek ezin zieten Holandako zaldun astunei aurre egin; beraz, mongoliarrek gudan atzera egiten zutelako itxura egin zuten. Horrela, zaldi nolandarrak nekatu egin ziren eta orduan, mongoliarrek erasoari ekin zioten.

Hala ere, nahiz eta agintari gaizto eta bihozgabea zela izan, bere lurraldeetan bakea eta ordena ezarri zituen, tribuen arteko borrokak bukarazi, komunikazio bide berriak eraiki, bere menpekoen erlijioak errespetatu eta irakurtzen jakin ez arren, hizkuntza idatziaren balioa baloratzen jakin zuen.


Familia

Zinema

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 16 or..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.