Genero (biologia)
Generoa, bizidunen sailkapenean, familia baino txikiagoa den eta oso antzekoak diren espeziez osatuta dagoen taxonomi taldea da.
Organismo baten izena (zientifikoa) bi zatiz osatuta dago: batetik bere generoaren izena (beti letra larriz) eta espeziearen bereizgarria den zerbait aipatzeko erabiltzen dena. Nomenklatura honi nomenklatura binomiala deritzo eta osagai biak latinez idazten dira. Homo sapiens adibidean Homo da generoa.
Beste maila batzuekin gertatzen den lez, bizidunen taxonomian, eta espezie batzuk sailkatzeko dagoen zailtasuna dela eta, genero batzuk goigeneroetan batu daitezke eta genero bateko izakiak azpigeneroetan; eta hauek, era berean, infrageneroetan.
Kanpo estekak
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.