Genero-ikasketak
Genero ikasketak, generoarekin lotutako gaien ikerketan oinarritzen den disziplina da. Honek, ikerketa feministak (emakumeari, feminismoari, generoari eta politikari dakozkienak), emakumearen ikerketa, gizonaren ikerketa eta LGTBQ+ ikerketak barneratzen ditu. Kasu batzuetan, genero ikasketek, sexualitateari dagokien gaiak ere hartzen ditu. Hauek denetan, literatura eta hizkuntza, historia, zientzia politikoa, soziologia, antropologia, zinema eta komunikazioa, gizakiaren garapena, eskubideak eta medikuntza ikertzen dira, adibidez.
Hainbat korronte daude arlo honen barnean. Simone de Beauvoir feministak adierazten zuena da, adibide bat; bera eta bere jarraitzailek "genero" hitza erabiltzen zuten maskulinitate eta feminitatearen eraikuntza sozial eta kulturalei erreferentzia egiteko. Beste batzuk aldiz, alde biologikotik hartzen dute.
Ikerketa arlo hau hainbat diziplinatatik jaio zen: 1950eko hamarkadako soziologiako Jacques Lacan psikoanalistaren teorietatik; Rita Segatoren ikerketa antropologikoetatik eta Judith Butler bezelako feministen lanetik.
Generoa
Generoak, sozialki eraiki diren rolei egiten die erreferentzia; hau da, jokabideak, lanbideak, zaletasunak, eta abar emakume edo gizonei egokitu zaiela.
Teoria hauen arabera, generoa sozialki definituta dagoenez, maskulinitate eta feminitatearen kontzeptuak denboran zehar eboluzionatuko luke. Ondorioz, kontzeptu hauen esanahia aldatu egingo litzateke kultura, komunitate, familia eta horrelako faktoreen arabera.
Genero ikasketen eragina
Sigmund Freud
Feminista askok zakilarekiko enbidia kritikatzen duten arren hau sexista izateagatik, beste korronte feminista batzuk "psikoanalisi feminista" bezala ezagutzen direnak. Juliet Mitchell, Nancy Chodorow, Jessica Benjamin, Jane Gallop, Bracha Ettinger, Shoshana Felman, Griselda Pollock eta Jane Flax bezalako teorikoek teoria psikoanalitikoa proiektu feministarentzat ezinbestekoa dela argudiatu dute, eta horrez gain, birformulatu egin beharko litzatekeela sexismorik gabeko oinarri batez. Shulamith Firestonek The Dialectic of Sex-en Freuden psikoanalisiari "feminismo okerra" dei egiten dio eta analisi hau egiten du: Freudek "zakila" esaten duen guztietan "boterea" hitza esan beharko lukeela.
Jacques Lacan
Sexuazioari buruzko Lacanen teoriak feminitatea eta maskulinitatea antolatzen ditu inkonszienteki egin ditugun egituren arabera. Subjetu femenino zein maskulinoek antolaketa "falikoan" parte hartzen dutela ondorioztatu zuen. Sexuazioak (egoera sexualak) haurtzaroan garatzen diren genero rolak genero identitatea jaiotzetik daukagula edo biologikoki determinatuta dagoela kuestionatzen du. Elizabeth Grosz bezalako kritikoek Lacani tradizio sexista bat izatea leporatzen diote, aldiz, Judith Butler, Bracha Ettinger eta Jane Gallop bezalakoek Lacanen lana erabili izan dute, nahiz eta era kritikoan izan den, generoaren teoria garatzeko.
Julia Kristeva
Julia Kristevak semiotikaren arloa asko garatu du. Bere iritziz, kultura patriarkalek, banakoen gisan, amarekin zerikusia duten gauzak eta femeninoa dena alde batera utzi behar dute.
Mark Blechner
Blechnerren lanek sexua eta generoari buruzko ikuspegiak zabaldu dituzte, psikoanalisia "zientzia queer pasatua eta gerokoa" bezala katalogatuz. Bere iritziz, "genero fetitxe" bat esistitzen da gizarte okzidentalean, non bikoteen generoari garratzi handiegia ematen zaion, beste faktore (adina, klase soziala) batzuei baino. Blechnerrek "homosexualitate" eta "heterosexualitate" hitzak aurrizkiak izan beharko liratekeela dio.
Blechnerren arabera, kulturek arau desberdinak izan ditzakete maskulinitatearen inguruan eta gizon okzidentalek penetrazioari dioten beldurra deskribatzen du. Horrela, gizarte askotan gay izatea penetratzen uzten den gizona izatea da soilik, aldiz, beste batzuk penetratzen dituztenak maskulinoak eta ez-gayak kontsideratzen dira, beraz, ez dira aurrejuzguen biktima. Beste kultura batzuetan aldiz, sexu orala jasotzea nerabezaroko araua da eta hormona maskulinoen garapenerako ezinbestekotzat jotzen da.