Genero-margolan
Genero-margolan eguneroko eszenak, barrukoak zein kanpokoak, erakusten dituen lan artistiko mota bat da. Egile askoren ustez, kontzeptuaren jatorria Erromantizismo garaian errealismoaren aurrekari bezala landu zen kostunbrismoan bilatu behar da. Dena dela, mugimendu horien aurretik horrelako eszenak erakusten dituzten margolanak aurki daitezke, esaterako XVI. mendeko Pieter Bruegel Zaharraren edo XVII. mendeko Velazquezen lanetan. Margolan hauetan ez dira gertaera heroikoak edo mitikoak, erabat arruntak baizik: pasadizuak, ohiturak, eguneroko gertaerak...[1]
Kontzeptuaren jatorria, bestetik, Denis Diderotek idatzitako Essais sur la peinture (1766) liburuan dago. Dideroten arabera, "genre" margoa eguneroko aktibitateak, paisaiak eta izadi-hilak margotzean datza. Ondoren, Quatremère de Quincyk kontzeptua zabaldu egin zuen.
Iruditegia
Genero-margolan batzuk:
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Biblioteca Digital Hispánica webgunean.