Gene Kelly
Eugene Curran “Gene” Kelly (Pittsburgh, 1912ko abuztuaren 23 – Beverly Hills, 1996ko otsailaren 2a) Estatu Batuetako dantzari, aktore, abeslari, zuzendari, ekoizle eta koreografoa zen. Ezaguna zen bere dantza estiloagatik, bizia eta atletikoa, itxura onagatik, eta pantailan antzeztu zituen rol maitagarriengatik.
Gene Kelly | |
---|---|
(1943) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eugene Curran Kelly |
Jaiotza | Pittsburgh, 1912ko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | Beverly Hills, 1996ko otsailaren 2a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Westwood Village Memorial Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | James Patrick Kelly |
Ama | Harriet Catherine Curran |
Ezkontidea(k) | Betsy Blair (en) (1941 - 1957ko apirila) Jeanne Coyne (1960 - 1973ko maiatzaren 10a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pittsburgheko Unibertsitatea Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatea Peabody High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, abeslaria, film-zuzendaria, aktorea, koreografoa, dantzaria, gidoilaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, zinema ekoizlea eta errealizadorea |
Altuera | 173 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Committee for the First Amendment (en) |
Genero artistikoa | traditional pop (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katoliko ez-elizkoia agnostizismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
|
Gaur egun ezaguna da batez ere parte hartu zuelako film ezagun hauetan: An American in Paris (1951), Anchors Aweigh (1945) eta Singin’ in the Rain (1952), baina film musikal askotan eskuhartu zuen, modatik joan ziren arte, 1950 hamarraldiaren bukaeran.
Lan egin zuen aktore, koreografo edo zuzendari moduan 1940 eta 1950 hamarraldietako musikal ospetsuenetako batzuetan, For Me and My Gal (1942) filmarekin hasita, non debutatu zuen Judy Garland-ekin, eta beste hauekin segituta: Du Barry Was a Lady (1943), Thousands Cheer (1943), The Pirate (1948), On the Town (1949), eta It's Always Fair Weather (1955), besteak beste.
Urte batzuk geroago, parte hartu zuen bi filmetan, genero musikaletik kanpo: Inherit the Wind (1960) eta What a Way to Go! (1964). Zuzendari moduan ere nabarmendu zen, bereziki 1969an, Hello Dolly! filmarekin, zeina Oscar sarietarako izendatu baitzuten.
Berak eragindako berrikuntzek eraldatu egin zituzten Hollywood-eko musikalak. Zerikusi handia izan zuen, bestalde, zine zaleek balleta onartzearekin.
1952an Kellyk Akademiaren Ohorezko saria jaso zuen, bere lorpenengatik, justu An American in Paris filmak sei sari irabazi zituenean Oscar sarietan, film onenari emandakoa barne. Hil bitartean, sari eta aitorpen ugari jaso zituen.
Biografia
Gene Kelly jaio zen Pittsburgh hiriko auzorik apalenetako batean, Pensilvanian, langile-familia batean. Beraren aitak fonografoak saltzen zituen, eta amak, Harriet, eragin handia izan zuen Gene eta haren anaien dantzarako zaletasunean. Amak berak bultzatu zuen The Five Kellys taldea, bost anaiek osatua. Taldea desegin ondoren, Gene eta Fred anaiek segitu zuten koreografia biziak prestatzen The Kelly Brothers izenarekin.
1929ko beheraldi ekonomikoan, eta unibertsitate ikasketak amaitu bitartean (1933an Ekonomian graduatu zen), Kelly hasi zen zenbait lan egiten, familia aurrera ateratze aldera. Halako batean, familia-negozio moduan, dantza-akademia bat ireki zuten Pittsburghen, eta gero beste bat Johnstown-en, eta bietan Kelly zuzendarikide eta dantza-irakasle izan zen. Akademiak funtzionatzen hasi zirenean, erabaki zuen garaia zela New York-era joateko, bertan lan bat bilatzeko koreografo moduan.
Filmagintza
Antzezlea
|
Zuzendaria
|
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gene Kelly |
Artikulu hau Pennsylvaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |