Gene Amdahl
Gene Amdahl (Flandreau, Hego Dakota, Ameriketako Estatu Batuak, 1922ko azaroaren 16a - Palo Alto, Kalifornia, 2015eko azaroaren 10a) informatikako aitzindarietako bat izan zen. Informatikako proiektuen diseinatzailea da. Bigarren Mundu Gerran, Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadan lan egin zuen, eta han hasi zen elektronika eta programazio informatikoa ikasten. Wisconsingo Unibertsitatean, fisika teorikoari buruzko doktoregoa egin zuen, eta ordenagailu bat diseinatu zuen. 1952an, IBM enpresan hasi zen lanean. Berak egindako diseinuei esker, IBM enpresak ordenagailu mota berri bat merkaturatu zuen 1964an, eta horrekin sekulako bultzada izan zuen ordenagailuen erabilerak enpresa munduan. Lau enpresa sortu zituen: Amdahl Corporation, Trilogy Systems (gerora Elxsi Corporation), Andor Systems eta Commercial Data Servers.
Gene Amdahl | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Flandreau, 1922ko azaroaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Hego Dakota |
Heriotza | Palo Alto, 2015eko azaroaren 10a (92 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marian Quissell |
Hezkuntza | |
Heziketa | South Dakota State University (en) 1948) gradu Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen 1952) Doktoretza : fisika teorikoa |
Hezkuntza-maila | zientzietan doktorea |
Tesi zuzendaria | Robert G. Sachs (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, ingeniaria, informatikaria, ekintzailea eta enpresaburua |
Enplegatzailea(k) | IBM |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ingeniaritzako Akademia Nazionala |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.