Gendule II.a Bigorrakoa
Gendule II.a Bigorrakoa (? - † 1129) Bigorrako kondea izan zen.[1]
Gendule II.a Bigorrakoa | |||
---|---|---|---|
1114 (egutegi gregorianoa) - 1128 (egutegi gregorianoa) ← Bernard III of Bigorre (en) - Beatrice II of Bigorre (en) → | |||
Bizitza | |||
Heriotza | 1129 (egutegi gregorianoa) | ||
Familia | |||
Aita | Gendule V.a Biarnokoa | ||
Ama | Beatrice I of Bigorre | ||
Ezkontidea(k) | Stefania di Barcellona (en) Amabille (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Lehenengo Gurutzada Antiokiako setioa Jerusalemgo setioa Zaragozako errekonkista |
Biografia
Aita Gendule V.a Bearnokoa eta Gaston IV.a Biarnokoa anaiordea zituen. 1095ean Lehen Gurutzadan hartu zuen parte anaia eta Raimundo IV.a Tolosakoarekin. Kroniketan ez da apenas aipatzen baina litekeena da 1099an Jerusalem hartzeko laguntzea. Palestinatik 1101ean itzuli zenean "Gurutzatua" ezizena lortu zuen.
1113 eta 1114 artean, Bernardo III.a Bigorrakoa eta honen alaba Beatrix hil zirenez, Bigorrako konde bilakatu zen. Iruñeko eta Aragoiko erregea zen Alfontso I.arekin lotura estua izan zuen. 1118an biek Zaragoza setiatu eta konkistatu zuten eta hurrengo urteetan Tutera, Alhama ibaiaren ibarra eta Tarazonaren konkistan. Erregeak Tarazonaren erdia eman zion feudo moduan. 1122an Akitaniako dukerriarekin zuen lotura hautsi eta Alfontso Borrokalariaren basailu bilakatu zen.[2]
Erreferentziak
- (Frantsesez) de Jaurgain, Jean. (1898). La Vasconie. 1 PyréMonde (Ed.Régionalismes), 447 or. ISBN 2846181446. OCLC .492934726.
- (Frantsesez) Tucoo-Chala, Pierre. (1994). Quand l'Islam était aux portes des Pyrénées. Biarritz: J&D Editions ISBN 2-84127-022-X..
Kanpo estekak
Artikulu hau Okzitaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |