Gen hizkuntza
Gen (baita ere Gɛ̃, Gɛn gbe, Gebe, Guin, Mina, Mina-Gen, eta Popo) Gbe hizkuntza bat da, Togoko hego-ekialdean eta Beninen hitz egiten dena. Beste Gbe hizkuntzak bezala, hizkuntza tonala da. Gen-Minaren hizkuntzaren historian bi migrazio daude, Accratik eta Elminatik Ghanan. Mina herriak Elminatik migratu zuen Denkyira gerren ondorioz, eta Gen herria Accratik etorri zen Akwamu gerran galdu ostean. Bi taldeak Ewe herriarekin elkartu ziren, eta hizkuntza horietako, Fantiko, Ga Dangmeko eta Europako hizkuntza batzuetako hitzak hartu zituzten.
Gen hizkuntza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Volta–Congo (en) Kwa (en) Gbe (en) | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | gej |
Ethnologue | gej |
Glottolog | genn1243 |
IETF | gej |
1991n 200.000 hiztun inguru zituen Togon eta 2006an 130.000 inguru Beninen[1].
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Redirected» Ethnologue 2019-11-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.