Gemma Zabaleta
Maria Gemma Aranzazu Zabaleta Areta (Donostia, Gipuzkoa, 1957ko martxoaren 23a) politikari ohia da,[1] PSE-EEko kidea. Alderdi horren ordezkari, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide izan zen VI., VII. eta VIII. legegintzaldietan, eta Lan eta Gizarte Politikako sailburu Patxi Lopez buru zuen Eusko Jaurlaritzaren aldian. PSE-EEren Gipuzkoako Batzorde Eragileko kide izan zen, Urretxuko Udaleko zinegotzi, eta Gipuzkoako Aldundiko diputatu. Filologia Hispanikoan dago lizentziaturik.
Gemma Zabaleta | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2009ko apirilaren 3a - 2009ko maiatzaren 12a - Benjamín Atutxa Iza → Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia
2005eko maiatzaren 16a - 2009ko urtarrilaren 6a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia
2001eko ekainaren 8a - 2005eko otsailaren 22a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia
1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Gemma Zabaleta Areta | ||||||||
Jaiotza | Donostia, 1957ko martxoaren 23a (67 urte) | ||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta irakaslea | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Kidetza | PSE-EE Ahotsak | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
2009an Patxi Lopez lehendakariak Eusko Jaurlaritzako gizarte-politiketarako sailburu izendatu zuen. Bere lehentasuna, krisialdi ekonomiko itzel baten erdian, euskal enplegu zerbitzua martxan jartzea izan zen. Lanbide 2011ko urtarrilaren 1ean jaio zen, INEM ohiaren langileak eta bulegoak bere gain hartuta.
2013. urtea hastearekin batera, politikako jarduna atzean utzita, buru-belarri euskara ikasten jarri zen, eta urte horretako martxoan lehen aldiz euskaraz egin zioten elkarrizketa bat Berria egunkarirako.[1]
Erreferentziak
- «Euskaraz bizitzea helburu», Berria, 2013-03-05.
Aurrekoa Javier Madrazo (Gizarte Gaiak) Joseba Azkarraga (Enplegua) |
2009-2012 |
Ondorengoa Juan Mari Aburto |
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |