Gemma Lienas
Gemma Lienas Massot (Bartzelonan, 1951ko urtarrilaren 16a) idazlea da eta ekintzaile feminista. 2015eko urritik diputatu Bartzelonatik Catalunya Sí que es Pot-tik.
Gemma Lienas | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2014) | |||||
Ahotsa | |||||
2021eko martxoaren 12a - Barrutia: Bartzelona Hautetsia: 2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 28a Barrutia: Bartzelona Hautetsia: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Gemma Lienas i Massot | ||||
Jaiotza | Bartzelona, 1951ko urtarrilaren 16a (73 urte) | ||||
Herrialdea | Katalunia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa | ||||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, politikaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Genero artistikoa | eleberria haur literatura | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Kataluniako Sozialisten Alderdia | ||||
gemmalienas.com | |||||
Biografia
Industrialari txiki katalan eta etxekoandre frantsez baten alaba. Bartzelonako Lizeo Frantsezean hasi zituen bere ikasketak, bainan segituan burgesia katalanak sortutako eskola antifrankistan jarraituko zituen, katalanaren erabilera egunerokoa zena, nahiz eta ofizialki debekatua egon. 70. hamarkadaren hasieran Filosofia eta Letrak ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Garai honetan, aldi berean, psikologia zentro baten lana eta haur borderlinen eskola batean irakaskuntza (bere sorreran parte hartu zuen) uztartu zituen.
1980tik 1990ra Grupo Santillana-ko Grup Promotor-ean lana egin zuen edizio arduradun modura. Gero Cruïlla argitaletxera sartu zen, geroxoago itzuliz Grup Promotor-Alfaguara-ra edizio zuzendari modura.[1]
Idazten 80.hamarkadaren erdi aldean hasi zen eta 1986an argitaratu zuen bere lehen nobela Cul de sac, gazteentzat zuzendua. 1987an, hiru sari literario irabazten ditu: El Recull de Blanes El gust dell cafe narrazioarekin.; El Andròmina de Valencia Vol Nocturn nobelarekin; eta Ramon Muntaner Dos cavall gazteentzako eleberriarekin. Garai honen bukaerakoa da Así es la vida, Carlota gazteentzako eleberria. 1990ean IBBYko ohorezko aipamena irabazi zuena.
90. hamarkadaren hasieran gaixotasun baten ondorioz bere lana utzi beharra izan zuen eta New York-en bizitzeko aprobetxatzen du. Espainiara bueltatu eta argitaletxeen mundura bueltatzen da, Bartzelonan , Cruïlla ren edizio zuzendari, eta Madrilen, SM-ren gazte sailak zuzentzen, biziko da. Garai honetan hasten da Bartzelonako Unibertsitatean Técnicas Editoriales graduonkoko zuzendari lanetan.[2] 1998an edizio munduari utzi eta idazteari ekingo dio, Estrasburgon bizitzen haziz. 2000. urtearen hasieran Bartzelonara joaten da berriro eta herriaren bizitzan murgiltzen da, bereziki emakumeen berdintasunaren alde lan egiten duten taldeekin. 2004an Lourdes Muñoz eta Monserrat Boix periodistarekin batera, Dones en Xarxa (Berdintasunaren Sare Katalana) bultzatu zuen, Mujeres en Red (Emakumeak Sarean)[3] erakundearen esperientziaz gero (bera izan zen lehendakari 2006tik-2013ra).
Komunikabide desberdinetan parte hartzen du, irrati nahiz egunkari, El País, El Periódico de Cataluña, Catalunya Radio, Com Ràdio eta abar besteak ere.
Lana
Bere liburuak beti genero ikuspuntua dute. Bere idatzi ez fikzioetan,sexualitatea, indarkeria, prostituzioa, amatasauna, familia berriak eta feminismoa moduko gaiak sakondu ditu. Bere fikzioko liburuak gehienetan gatazka psikologikoetan oinarritzen dira.
Asmatu dituen pertsonaien artean Carlota da gehien nabarmentzen dena. Elkarrizketa baten dio, "hasieran nobela baten protagosnita bakarrik zen, bainan gero, oraindik gure gizartean emanten den emakumeen kontrako diskriminazioaz idatzi nahi nuen, eta, okurritu zitzaidan Carlotaren eskutik egitea". Honela jaio zen El diario violeta de Carlota (2001), idazlearen arrakasta garrantzitsuenetarikoa eta sagaren hasiera, protagonistak sexualitatea eta afektibitatea, genero indarkeria, bulimia, drogak eta abar ikertzen dituelarik. Carlota umea, La tribu de Camelot, gazte bildumako protagonista da baita ere. Idazleak neska-mutilen rolak zaintzen ditu bereziki, estereotipo sexistak ekiditzeko, eta gazteen artean erlazionatzeko modelo berriak sortuz, berdintsuagoak.
Bere lana alemanierara, euskarara, italierara, besteak beste itzuli da.
Ibilbide politikoa
PSC-ko militantea, azken urteetan ICU-EUiA-ko boto emailea. 2015eko maiatzeko udal hauteskundetan 36.ean aurkeztu zen Barcelon en Comu-en zerrendan. 2015eko abuztuan, Bartzelonatik bigarrena aurkeztu zen Catalunya Si Que Es Pot zerrendan, independiente modura, ICU-EUiA, Podemos eta Equo marka, Kataluniako 27-S hauteskundeetan
Liburuak
Gazte literatura
Eleberriak
- Vol nocturn (katalana) - 1988, 3 i 4 arg.
- Anoche soñé contigo / Una nit, un somni (katalana) - 2010, El Aleph arg., (2001ean 1. arg.) / Labutxaca arg.
- El final del joc (katalana) / El final del juego - 2011, Labutxaca arg. (2003an 1. arg. Planeta arg.) / 2011, Quinteto arg. (2003an 1. arg. Planeta).
- Atrapada al mirall (katalana) / Atrapada en el espejo - 2007, Empúries arg. / El Aleph arg.
Ez fikzioa
- Vivir sin ellos, los hombres no son imprescindibles - 1996, Apóstrofe arg.
- Rebels, ni putes ni submises (katalana) / Rebeldes, ni putas ni sumisas - 2005, Península Arg. / Empúries Arg.
- Quiero ser puta. Contra la regulación del comercio sexual / Vull ser puta. Contra la regularització de la prostitució - 2006, Península arg. / Empúries Arg.
- Pornografia i vestits de núvia (katalana) / Pornografía y vestidos de novia - 2007, Península arg. / Empúries arg..
- Us espero a taula (katalana) - 2009, Columna arg.
Literatur sariak
- Recull de Blanespor saria, 1987, El gust del café lanagatik.
- Ramón Muntaner gazte literatura saria, 1987, Dos cavalls (2 Cv) lanagatik.
- Valentziako Andròmina saria, 1987, Vol nocturn lanagatik.
- White Ravens saria (Munich-eko International Youth Library),1988, “2 CV”. lanagatik.
- IBBY (International of Books for Youth)eko ohorezko saria, 1990, Així és la vida Carlota lanagatik.
- Premio Nacional de Literatura Infantil y Juvenil sariaren finalista,1990, Així és la vida Carlota lanagatik.
- Editorial Empúries, Grup 62, L’Odissea saria, 1998, Bitllet d'anada i tornada lanagatik.
- UNESCO koren ohorezko aipamena, 2003, El diari lila de la Carlota lanagatik.
- XXIII Ramon Llull de novela saria, 2003, El final del joc lanagatik.
- White Ravens saria (Munich-eko International Youth Library), 2006, Busco una mare lanagatik.
- "Participando creamos espacios de igualdad" I. saria,(Consejo de Mujeres del Municipio de Madrid) 2008, Arte y Cultura kategorian, bere lan osoagatik.
- Francesc Macià Lan domina, 2010, XX. mende amaieran eta XXI mendean kataluinako literaturan izan duen eraginagatik eta bere borroka feministagatik.
Erreferentziak
- Escriptors.cat. (Noiz kontsultatua: 7 de agosto de 2015).
- Biografía. (Noiz kontsultatua: 7 de agosto de 2015).
- Dones en Xarxa. (Noiz kontsultatua: 7 de agosto de 2015).