Gema López

María Gema López de Teresa, ezagunagoa Gema López izenez (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1971ko apirilaren 14a) madrildar kazetaria da, gizarte kronikari buruzko telebista espainiarraren aurkezlea eta laguntzailea, eta Atresmedia komunikazio taldeari lotua dago 2023tik. Talde horretan, 2000. urtetik 2011. urtera arte ere aritu zen.[1]

Gema López
Bizitza
JaiotzaMadril, 1971ko apirilaren 14a (52 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

IMDB: nm1586018 Facebook: gema.lopez.904 Twitter: gemaconga Instagram: bygemalopez Edit the value on Wikidata

Biografia

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean kazetaritza-ikasketak egiten ari zela, Antena 3 Radioarekin hasi zen lanean bekadun gisa. Kazetaritzan lizentziatu zen eta ondoren, Telecinco albistegietan Luis Mariñasekin lankidetzan aritu zen.[2]

Hainbat kate eta programatatik igaro ondoren, eta telebistako profesional garrantzitsuekin lankidetzan aritu zen, hala nola Televisión Españolako Hoy es posible Nieves Herrerorekin edo Telemadrid kateko Con T de Tarde Terelu Camposekin. 2000. urtean Ana Rosa Quintanak kontratatu zuen Antena 3 kateko Gusto a ti saioan laguntzeko.

Antena 3eko etapa

Sabor a ti saioko laguntzaile lanetan lau urte eman ondoren, 2003an Antena 3eko ¿Dónde estás corazón? saioan hasi zen lanean, Jaime Cantizanok aurkeztua. Platoan, besteak beste Chelo García-Cortés eta María Patiñorekin aritu zen. Gainera, 2009. eta 2010. urteen artean maiz hartu zuen parte Tal cual lo contamos lanean, eta 2009an Vaya par saioan zuzendari debuta egin zuen, María Patiñok eta Jesús Mariñasek aurkeztua.

2011ko irailean, zortzi urte antenan egon ondoren, ¿Dónde estás corazón? saioa bertan behera utzi zen, eta Mediaset Españak kontratatu zuen Gema López.

2023ko irailean, Mediaset Españan hamaika urte eman ondoren, Atresmediara itzuli zen, Espejo público saioaren bihotza aurkezteko, Antena 3en, Susanna Griso eta Miquel Valls-ekin batera.[3]

Telecincoko etapa

1995ean, kazetari lanetan hasi zenean, Belén Ruedak aurkezten zuen En directo contigo saioaren laguntzaile lanetan jardun zuen.

2012. urtearen hasieran, Telecincok fitxatu zuen Materia reservada saioaren laguntzaile lanetarako, eta urte bereko otsailaren 3an hasi zen Deluxe saioan.[4] Gero, Sálvame-n sartu zen, eta, 2013an, Abre los ojos... y mira saioan.

Bestelako lanak

2004an, Cuídate de mi filmean parte hartu zuen aktore lanean. 2007an, berriz ere El tercer día film laburrean aktore aritu zen, eta Isabel pertsonaia interpretatu zuen.

Aerobic irakasle lanetan jardun du.[5]

2021. urtean Ne&Nu izeneko moda-firma sortu zuen [5][6] eta Madrilen lokala (showroom) zabaldu zuen.[7] Influencer delako lanean ere badihardu.[5]

Ibilbidea

Telebista-saioak

Telebista saioak
Urtea Saioa Katea Oharrak
1993 Informativos Telecinco Telecinco Erreportaria
1995 En directo contigo Laguntzailea
1999 - 2000 Con T de tarde Telemadrid Erredakzioko laguntzailea
2000 - 2004 Sabor a ti Antena 3 Laguntzailea
2001 Rumore, rumore Laguntzailea
2002 Abierto al anochecer Laguntzailea
2003 - 2011 ¿Dónde estás corazón? Laguntzailea
2009 Vaya par Zuzendaria
TC exprés Aurkezlea
2009 - 2010 Tal cual lo contamos Laguntzailea
2012 - 2013 Materia reservada Telecinco Laguntzailea
2012 - 2020 Deluxe Laguntzailea
2012 - 2023 Sálvame Laguntzailea
2013 - 2014 Abre los ojos y mira Laguntzailea
2019 Sálvame Okupa Laguntzailea
2019 - 2021; 2023 Sálvame Limón Aurkezlea
2023 - presente Espejo Público Antena 3 Aurkezlea

Filmak

Filmak
Urtea Titulua Pertsonaia Oharrak
2004 Cuídate de mí Gema Paper txikia
2007 El tercer día Isabel Film laburra

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Gema López: inicios en TV, su marca de ropa y la separación de Antonio Pardo» Lecturas (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Quién es Gema López? Su biografía y noticias en SEMANA» Semana (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  3. «Gema López, fichaje bomba de 'Espejo Público' para presentar la sección de corazón con Susanna Griso» verTele! 2023-09-08.
  4. «La última repescada de "DEC" se estrena en "Sálvame Deluxe" con bronca - ESD» web.archive.org 2012-02-06.
  5. (Gaztelaniaz) «Gema López se centra en su firma de moda tras 'Sálvame'» Diez Minutos 2023-07-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  6. (Gaztelaniaz) «Gema López revela, por fin, el motivo de su nueva ilusión» Semana 2021-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  7. (Gaztelaniaz) «EXCLUSIVA Gema López se estrena como empresaria de moda» Diez Minutos 2021-09-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.