Gema Arrugaeta

Gema Arrugaeta Montero (Ordizia, Gipuzkoa, 1969ko uztailaren 22a) argazkilari profesionala da. Zaletasuna lanbide bihurtu, eta munduko lau bazterretan ibili da, hango paisaia eta jendeak kamerarekin harrapatzen.

Gema Arrugaeta

Bizitza
JaiotzaOrdizia, 1969ko uztailaren 22a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Ibilbidea

Eskarmentu handiko argazkilaria da Gema Arrugaeta. Txiki-txikitatik du argazkilaritza zaletasun, 14 urterekin amari etxean zuen kamera hartu zionetik.[1]Esperientzia zabala du munduko hainbat paisaia, herrialde eta kulturatan. Argazkilaritza-lan ugari egin ditu leku askotan, hala nola Perun, Bolivian, Amazonasen, Argentinan, Txilen, Norvegian, Suedian, Finlandian, Samin (Laponia), Danimarkan, Italian, Frantzian, Marokon, Tanzanian, Nepalen, Tibeten, Turkian,[2]Himalaian, Vietnamen[3] eta Sri Lankan. Irudiak dira Arrugaetaren hizkuntza, eta eginiko bidaietan mordoa pilatu ditu. Bidaiatzeko grina handia badu ere, Euskal Herria ezagutzen berdin-berdin gozatzen du.[4]

Bartzelonan trebatu zen argazkilaritzan. Natura eta gizarte-gaiak ardatz dituzten 7 libururen egilea da, eta hainbat erakunde publikok eta pribatuk egin dituzten liburu eta argitalpen anitzetan parte hartu du. Gainera, Estatuko eta nazioarteko aldizkari askotan kolaboratzen du.

13 dokumental egin ditu askotariko formatuetan, eta 10 museo tematikotan baino gehiagotan daude Gema Arrugaetaren argazkiak. Argazkilaritza-mintegietan irakasle ibiltzen da, eta argazki-erakusketak ere egiten ditu bere jardun profesionalean.

Al Filo de lo Imposible telebista-programako argazkilari jardun du Nepalen eta Tibeten.[5]

130.000 argazkitik gorako artxibo propioa du, eta berak kudeatzen du.[6]

Ikastaroak eta hitzaldiak

  • 2012an Marokon ikastaro bat eman zuen argazkilaritzaz, www.mauka.eu webguneak antolatutako bidaia eta ikastoaren barruan.[1]
  • 2016an Agiñagan hitzaldia eman zuen artzaintzari buruzko liburuan jasotako 200 argazki baino gehiago mintzagai hartuz.[6]
  • Artzaintzari buruzko liburuaren aurkezpena Bilboko Euskal Museoan.[7]

Argitalpenak

7 libururen egilea da:[8]

  • Aizkorri-Aratz. Doria bajo, Iñigo-Arrugaeta, Gema. Gipuzkoako Foru Aldundia / 978-84-7907-613-9Qizk.
  • Gipuzkoako artzantza -El pastoreo en Gipuzkoa. Leizaola Calvo, Fermin-Arrugaeta, Gema.Gipuzkoako Foru Aldundia / 978-84-7907-294-0.
  • Artzaintza. Pastoreo en las Montañas Vascas. Arrugaeta, Gema. Gema Arrugaeta / 978-84-608-3164-8.[9]
  • Aiako Harria. Arrugaeta, Gema-Doria Bajo, Iñigo. Gipuzkoako Foru Aldundia / 978-84-7907-497-5
  • Navarra por mil caminos. Pagola Lorente, Javier, Arrugaeta, Gema, Azpilicueta, Luis, Domench Garcia, Jose Maria. Gobierno de Navarra. Fondo de Publicaciones / 978-84-235-1805-0.
  • Gipuzkoa natur parkeak - Gipuzkoa, parques naturales. Arrugaeta Montero, Gema - Doria Bajo, Iñigo. Fundación Kutxa Ediciones y Publicaciones / 978-84-7173-400-6
  • Aralar Parke Naturala. Arrugaeta, Gema-Madariaga Irastorza, Joxepa-Aseginolaza Iparragirre, Carlos.Gipuzkoako Foru Aldundia / 978-84-7907-271-1

Erakusketak

Argazki erakusketak bere jardun profesionalean, Euskal Herrian eta nazioartean, hala nola, Geneva, Paris, Brusela, Madril eta Tunisian.[10]

2015ean Madrilgo Lorategi Botanikoan, Izadiaz, gizakiaz, Gema argazkilariaren bakarkako erakusketa eta On the Move (Mugimenduan), sei herrialdetako argazkilariek transhumantziari buruz egindako lanak agertzen dituena, haien artean Gemarenak.[11][12]

2015ean Izadiaz / Gizakiaz argazki erakusketa. Oñatiko Ilunpetan Elkarteak antolatutakoa ARG! festibalaren barruan , Arantzazuko GANDIAGA TOPAGUNEAN.[13]

2018an Alkizan Fagus Interpretazio Zentroan, Natura, arbasoetatik jasoa, ondorengoei eskainiko dieguna.[14][15]

2019an Zipriztinduz 21 argazki biltzen dituen erakusketa, Donostiako Tabakalera zentroan.[16]

2020an Emakumeen eskubideen alde borrokatzen den Gaittun Elkarteak Gema Arrugaetaren argazkiak jarri zituen Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan.[17]

Erreferentziak

  1. Garcia, Adrian. ««Argazkilaritza ikasteko toki paregabea da Maroko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  2. «Turkey; Gema Arrugaeta» Society for the Protection of Nature in Lebanon (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  3. «Vietnam - Asia» gema-arrugaeta.net (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  4. Garcia, Adrian. ««Argazkilaritza ikasteko toki paregabea da Maroko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  5. «Gema Arrugaeta nazioarteko argazkilaria eta “Al filo de lo imposible” saioko kide ohia Agiñagan egongo da - Aiara» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  6. «Gema Arrugaeta.Argazkilaritza Profesionala.Aurkezpena» gema-arrugaeta.net (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  7. «Euskal-Museoa» www.euskalmuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  8. «Todos los libros del autor Arrugaeta Gema» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  9. «La fotógrafa Gema Arrugaeta recoge el alma del pastoreo en su nuevo trabajo» El Diario Vasco 2015-12-03 (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  10. «Zipriztinduz | Gema Arrugaeta -» Kutxa Kultur (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  11. Tubia, Iker. «Transhumantzia bideko koloreak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  12. «'La mejor luz y el mejor color requieren dedicación y paciencia'» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  13. ARANTZAZU – ARGAZKI ERAKUSKETA – ARG ! FESTIBALA 2015 | Blog de Gema Arrugaeta. (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  14. «Gema Arrugaetaren argazkiak Fagus Alkizan ikusgai» El Diario Vasco 2018-07-05 (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  15. ««Natura gurea da, ezagutu dezagun, gero, maitatzeko eta zaintzeko» - Alkiza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  16. Askarai, Aitor Arroyo. «Urak menditik itsasora egiten duen bidea» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  17. «La imagen más reivindicativa de las trabajadoras vizcaínas del campo y la mar» El Correo 2020-09-08 (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.