Geisha
Geisha (japonieraz: 芸者) , geiko (japonieraz: 芸子) edo geigi (japonieraz: 芸妓) Japoniako emakume dantzari eta kantari profesionala da.
Antzinatik, gizonaren zerbitzari da; gaur egun, negozio-bileretan eta jatetxe publikoetan aritzen da batez ere.
Geisharen eginkizun nagusia gizonarentzako dotoretasun- eta alaitasun-giroa sortzea izaten da.
Hezkuntza
Haurtzaroan hasten da geisha izateko prestakuntza, eskola berezietan, dantzan, poemak esaten, Japoniako musika-tresnak jotzen eta tea bertako ohituren arabera zerbitzazen ikasten; solaskide bikainak dira geisha gehienak. Ikastaldia bukatuta, leku publikoetan edo etxeren batean hasten dira lanean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.