Gegeen Khan

Gegeen Khan (txinera tradizionalez: 格堅汗; mongolieraz: Шидэбал Гэгээн хаан, Shidebal Gegegen qaγan; ᠰᠢᠳᠡᠪᠠᠯᠠ ᠭᠡᠭᠡᠨ ᠬᠠᠭᠠᠨ; jaiotza izenez Shidibala; 1302ko otsailaren 22a - 1323ko irailaren 4a) Yuan dinastiako bostgarren enperadorea izan zen. Mongol Inperioko bederatzigarren Khagan ere izan zen baina, garai haietan, Inperioa banaturik zegoen. Administrazio sisteman konfuziar printzipioen onarpenaren alde egin zuen lehen mongol enperadorea izan zen.

Gegeen Khan

Mongolen Inperioako Khagan

1320ko apirilaren 19a - 1323ko irailaren 4a
Ayurbarwada Buyantu Khan - Yesün Temür Khan (en) Itzuli
Yuaneko Txinako enperadorea

1320ko apirilaren 19a - 1323ko irailaren 4a
Ayurbarwada Buyantu Khan - Yesün Temür Khan (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKhanbaliq (en) Itzuli, 1302ko otsailaren 22a
HerrialdeaYuan
HeriotzaKhanbaliq (en) Itzuli, 1323ko irailaren 4a (21 urte)
Hobiratze lekuaKhanbaliq (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaAyurbarwada Buyantu Khan
AmaRadnashiri
Ezkontidea(k)Sugabal Khatan (en) Itzuli
Yabahudulu (en) Itzuli
Anai-arrebak
LeinuaBorjigin (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Igoera

Shidibala Khunggirateko Ayurbarwada Buyantu Khan eta Radnashiriren seme nagusia izan zen. Ayurbarwada 1320ko martxoaren 1ean hil zen, 1316an jada Shidibala printze oinordeko izendatuta. Ekintza honek Khayisan anaia zaharrenari honen semea, Khunggirat, printze oinordeko izendatzeko heriotza-ohean emandako hitza ezeztatu zuen. Ondorioz, bi hamarkadako asaldura politikoaren aldia hasi zen. Khunggirat taldea, Temuder eta Dagiren agindupean, are indartsuago bihurtu zen gortean. 1323ko irailaren 4an, Nanpoko estatu-kolpea jazo zen: Temuderren aldekoek, mendekuaren beldur, enperadorea hil zuten. Shidibala hil ondoren, haren ondorengoetako inork ez zuen berriro inperioa gobernatuko.

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.