Gefjun

Gefjun ("emalea"; Gefjon, Gefyon eta Gefn ere bai), eskandinaviar mitologian, jainkosa eta igarle bat zen, Vanir zein Æsirretako partaidea. Birjina hiltzen ziren emakume guztiak, bere geletara bidaliak ziren, eta, honegatik, bertutearen jainkosa bezala irudikatzen zen, baina ugalkortasunaren jainkosatzat ere hartzen zen.

Gefjun
Eskandinaviar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
KidetzaÁsynjur (en) Itzuli

Gainera, Gefn, Freyjaren beste izenetako bat ere bada, ugaltzearen jainkosa eskandinaviarra. Zentzuzkoa da Gefjun, Freyjaren alde soil bat baino ez dela pentsatzea, zeltar mitologian, Morriganek alde ugari dituen bezala.

Goldea, birjinekin eta zorte onarekin lotua zegoen. Birjina hiltzen ziren neskak, beste bizitzan bere zerbitzari bihurtzen ziren.

Bere senarra, Skjöld erregea zen, Odinen seme bat. Elezaharretako daniar errege askok, Gefjunen ondorengo zirela argudiatzen zuten.

Gylfi suediar erregeak, gau batean goldatu ahal zuen haina lur agindu zion, eta berak, bere lau semeak idi bihurtu zituen, eta Sjælland daniar uhartea sortzeko haina lur hartu zuen, Mälaren suediar lakua utziz. Elezahar hau, Anders Bundgaardek 1908an zizelkaturiko Kopenhageko brontzezko Gefjun Iturriak ospatzen du.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.