Geena Rocero

Geena Rocero (Manila, Filipinak, 1983ko urriaren 24a) filipinar modeloa eta bera bezalako pertsona transgeneroen eskubideen aldeko hizlari ekintzailea da. Rocero Gender Proud (euskaraz, generoaz harro) nazioartean transgeneroen aldeko ekintzak egiten dituen laguntza-erakundeko sortzailea da.

Geena Rocero

Bizitza
JaiotzaManila, 1983ko urriaren 24a (40 urte)
Herrialdea Filipinak
 Ameriketako Estatu Batuak  (2006 -
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, LGBT ekintzailea eta playmatea
Pisua48 kilogramo
Altuera161 zentimetro
Jasotako sariak

genderproud.com
IMDB: nm7185822 Facebook: geenarocero Twitter: GeenaRocero Instagram: geenarocero Youtube: UCAafwxsMOkrpJ1S7t2jnJSw TED: geena_rocero Edit the value on Wikidata

Biografia

Manilan jaio zen. 15 urte zituenean edertasun.lehiaketetan parte hartzen hasi zen.

17 urte zituenean San Frantziskora joan zen bizitzera. 2005ean New Yorkera aldatu zen eta 2006an estatubatuar herritartasuna lortu zuen.

Ibilbidea

Moda-argazkilari batek Rocero ezagutu zuen New York hiriko Lower Easter Sideko jatetxe batean. Handik gutxira NEXT Model Management top model agentziarekin kontratua sinatu zuen eta 12 urtez nazioarteko bainujantzi eta edertasun argitalpenetarako modelo lanak egin zituen. Jarraitzaile asko lortu zituen.

2014an C☆NDY aldizkariaren bosgarren urteurrena zela eta, honen azalean agertu zen beste 13 emakume transgenero ospetsurekin batera: Janet Mock, Carmen Carrera, Laverne Cox, Isis King, Gisele Alicea, Leyna Ramous, Dina Marie, Nina Poon, Juliana Huxtable, Niki M’nray, Pêche Di, Carmen Xtravaganza eta Yasmine Petty.

2015ean Logo telebista-kateak eman zuen transgenero gazteei buruzko Beautiful As I Want To Be telesail digitala ekoitzi zuen.

2016an Rocero eta Tracey Norman Harper's Bazaar aldizkariaren azalerako posatu zuten lehen modelo transgeneroak bihurtu ziren.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.