Gedit
gedit GNOME mahaigain ingurunearekin batera banatzen den helburu orokorreko testu editorea da. Sortzaileen erabakiz, editore honen izena letra xehez idatzi ohi da. geditek UTF-8 onartzen du eta bere ezaugarrien artean plugin kudeatzaile dinamiko bat erabiltzeko aukera eskaintzea dago.
gedit | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1999 |
Azken bertsioa | 43.alpha |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C eta Python |
Irakur dezake | Plataforma-anitz |
GUI tresnak | GTK |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License, version 2.0 or later (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | GNOME |
Ekoizpena | |
Garatzailea | The GNOME Project (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
www.gnome.org/projects/gedit/ | |
Iturri-kodea | https://gitlab.gnome.org/GNOME/gedit/ eta https://github.com/GNOME/gedit |
GNU/Linux, MAC OS X eta Microsoft Windows sistema eragileentzako eskuragarri da GPL lizentziapean. gedit software librea da.
Ezaugarri nagusiak
Testu-editore batean ohikoak diren funtzionalitateaz gain (hala nola testua kopiatu, moztu eta itsatsi, inprimatu,etab,..), geditek sintaxia koloreztatzen du erabilitako programazio lengoaiaren arabera. GVFS liburutegia erabiliz fitxategiak urrutitik editatu daitezke. Kodea editatzeko beste ezaugarri bezala, lerroen zenbaketa, indezazio automatikoa eta fitxategiaren segurtasun kopia aipatu ditzakegu.
Gainera geditek zuzentzaile automatiko bat gehituta dauka, hainbat hizkuntza dituena. Funtzionalitate gehiago gehitzeko hedapen eta pluginak instalatzeko sistema dauka, bai geditek banatzen dituenak, edo komunitateak eginikoak.
Arkitektura
Aplikazioa X Window System leiho sistemarekin funtzionatzeko eraikia izan da, GTK+ eta GNOME liburutegiak erabilita. Editorea GNOMErekin dator.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) gediten webgune ofiziala