Gebel el-Silsila
Gebel el-Silsila (arabieraz جبل السلسلة) edo Gebel Silsileh, Asuanetik 65 kilometro iparraldera dagoen hiri bat da, Nilo ibaiaren ibarrak amildegi eran estutzen diren tokian. Antzinako egiptoeraz Jeny edo Kheny bezala ezagutua "arraun egiteko tokia" esan nahi duena.
Bere harri harrobiengatik ezaguna, bere kalitate bikainagatik, gutxienez, XVIII. dinastiatik grekoerromatar garairarte esplotatuak izan zirenak.
Hondar arkeologikoak
Mendebaldeko ibarrean, zenbait tenplu daude, harrian zulatuak, Horemheb, Seti I.a, Ramses II.a eta Merenptah faraoienak.
Akenaton faraoiak Tell el-Amarnan erabilitako blokeetako asko, toki honetatik atera ziren, eta, ondoren, Tebaseko eraikinetarako berrerabiliak.
Monumentu hauetako batzuk, Hatshepsut, Amenofis II.a, Ramses II.a, Merenptah eta Ramses III.aren inskripzioak daramatzate.