GCompris
GCompris 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako entretenimendu-softwarea duen software-suitea da.[1] GCompris hasieran C eta Python lengoaiaz idatzi zen, GTK+ widget-tresnen kita erabiliz, baina C++ eta QMLn berridazketa bat egin da Qt widget tresnen kita erabiliz. GCompris software librea eta kode irekikoa da, eta egungo bertsioak AGPL-3.0 lizentziaren baldintzak bete behar ditu. GNU proiektuaren parte izan da eta egun gehien bat KDE komunitateak zaintzen du.[2]
GCompris | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Bruno Coudoin (en) |
Sorrera-urtea | 2000 |
Mugimendua | software librearen mugimendua |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Azken bertsioa | 4.0 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | bideo-joko hezigarria |
Hizkuntza | eleaniztuna |
Euskarria | Android |
Sarrera gailua | ukimen-pantaila |
Programazio-lengoaia | Python, C, C++ eta QML (en) |
Irakur dezake | GNU/Linux, BSD, Microsoft Windows, macOS, Android eta UNIX-moduko |
GUI tresnak | GTK eta Qt |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License, version 3.0 or later (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | GNU Project (en) KDE Aplikazioak |
Ekoizpena | |
Garatzailea | KDE |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai (Ikus Librezale: GCompris) |
Historia | |
Jasotako sariak | Les Trophées du Libre (en) |
GCompris webgune ofiziala | |
Iturri-kodea | https://invent.kde.org/education/gcompris.git, https://github.com/gcompris/GCompris-qt.git eta git://github.com/gcompris/GCompris-qt.git |
GCompris izena hitz joko bat da, frantsesez "Ulertu dut", "J'ai compris" esaldiak bezala ahoskatzen da.
Linux, BSD, macOS, Windows eta Android- sistema eragileetarako dago eskuragarri. Microsoft Windows eta macOS-erako konpilatutako bitarrak hasieran jarduera kopuru mugatu batekin banatzen ziren eta jarduera guztiak desblokeatzeko kuota txiki bat ordaindu behar zen arren, 2020ko otsailetik aurrera bertsio osoa doakoa da plataforma guztietarako. [3]
Hedadura
GCompris 175 bat joko edo "jarduera zituen 2021ean[4]. Talde hauetan biltzen dira:
- Ordenagailuarekin lehen urratsak: teklatua, sagua, hainbat sagu-keinu, ukimen-pantaila...
- Aritmetika: zenbakiak, eragiketak, taula oroitzea, zenbaketa, sarrera bikoitzeko taula, zenbaketa, sarrera bikoitzeko taula, ispiluko irudiak...
- Zientzia: ubideko uhateak, uraren zikloa, itsaspekoa, energia berriztagarria, simulazio elektrikoak...
- Geografia: eskualdeak, herrialdeak, ibaiak, lakuak, kulturak, hizkuntzak... Kokatu mapan.
- Mahai-jokoak: xakea, karta-memoria, konektatu 4, owarea, sudokua, urkabea, hirutan hiru...
- Irakurketa-idazketa: letrak, hitzak, irakurtzen trebatzea, testua tekleatzea, irakurketa praktika...
- Beste batzuk: koloreak, formak, Braille, orduak esaten ikasi, denbora kontatzen ikasi, pintura famatuetako puzzleak, marrazki bektoriala, marrazki bizidunak fabrikatzea...
Garapenaren historia
Jokoaren lehen bertsioa 2000. urtean egin zuen Bruno Coudoinek, software ingeniari frantsesak. Lehenengo bertsiotik Interneten aske banatu zen eta GNUren Lizentzia Publiko Orokorrak babestu zuen. Garapenaren atzeko motibazioa Linuxen berezko hezkuntza-aplikazioa ematea zen. Orduz geroztik, softwareak etengabeko hobekuntzak ikusi ditu grafikoei eta jarduera-kopuruari dagokienez, urteetan zehar proiektuan sartu diren garatzaile eta artista grafiko askoren laguntzari esker.
GCompris-en bi adar daude; bakoitzak bere bertsioak ditu. Lehenengoa, zaharrena, 140 jarduera dituen GTK+ adarra da, eta orain mantenu moduan jarauntsitako adar bat da, garapen berririk gabea.[5] GTK+ bertsioaren azken bertsioa 2015eko urriaren 18ko 15.10 da.[6]
Gcomprisen adar berria erabat berridatzi da Qt Quick erabiliz.[7] Egungo bertsioa JavaScript, QML eta C++ hizkuntzak erabiliz garatzen da.
Lokalizazioa
GCompris Librezale taldeko boluntarioek 2019an euskaratu zuten. Ateratzen ziren eguneraketak ere euskaratzen zituzten eta azken bertsioak euskara hutsean topa daitezke.[8][9]
Erreferentziak
- Why Free Software makes sense in education. Express Computer 6 October 2003.
- GCompris - GNU Project - Free Software Foundation. lists.gnu.org 20 September 2011.
- Giet, Timothée. «GCompris is now Free to install everywhere» gcompris.net.
- Giet, Timothée. «Pantaila-argazkiak» GCompris (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
- Developer's corner Gtk. GCompris wiki.
- GCompris Git repository. gnome.org.
- «Developer's corner - GCompris» gcompris.net.
- «Gcompris - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
- GCompris 2.0 argitaratu da « Librezale.eus. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- Deskargatu Linux, macOS, Windows, Android bertsioak
- Iturburu-kodea (Qt)
- Iturburu-kodea (Legacy)
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «GCompris» artikulutik itzulia izan da, 2021-12-19 data duen 1061068143 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |