Gazteluko plaza

Gazteluko Plaza (gaztelaniaz Plaza del Castillo) Iruñeko erdialdean kokatuta dagoen enparantza da. Hiriko plaza handienetakoa izanda, eta kokapen estrategikoarengatik, Iruñeko ekitaldi gehienak (manifestazioak, jaiak...) bertan ospatu ohi dira.


Gazteluko plaza
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria
Map

Izena

Izena Luis I.a Nafarroakoaren garaian eraikitzen hasi zen gazteluarengatik datorkio.

Kokalekua

Iruñeko Alde Zaharra, Sarasate pasealekua, Nafarroako jauregia, Iruñeko Bigarren Zabalgunea eta Estafeta kalearen artean dago.

Lurpeko aparkalekua

Azken urteotan, (2001-2003) lurpeko aparkalekua egiteko asmotan Gazteluko Plaza eraberritu zen. Eraberritze lan horiek polemikoak izan ziren oso, eta Iruñeko jende andanak aurre egin zion Yolanda Barcinaren udal-gobernuaren egitasmoari. Erreferenduma egin zedin eskatu zen, eta sinadura bilketa antolatu zen. Udalak muzin egindakoan, lege-baliorik gabeko herri-erreferenduma eratu zen, non 20.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten.

Izan ere, Gazteluko Plazako indusketetan uste baino aztarna arkeologiko gehiago agertu ziren: erromatar garaietako terma bateko aurriak, mosaikoak (une horretaraino hiri erromatarrari ematen zitzaion tamaina kolokan jarri zuen horrek guztiak), ia 200 gorpuren hondakinak zituen hilerri musulmana (Iruñean musulmanen egonaldiaren inguruko sinesmenak ere berritzeko beharra erakutsi zuen horrek), XII.-XVI. mendeen arteko domingotar komentuaren hondarrak, gaztelu baten harresia (ustez Fernando Katolikoaren agindupean XVI. mendean eraiki zenarena).

Gazteluko Plazaren ikuspegi panoramikoa, erdian Gazteluko plazako kioskoa dago eta eskuinean Karlos III.a Noblearen monumentua. Atzealdean eta urrutira, Iruña kafetegia, La Perla hotela eta Goienetxe jauregia ikus daitezke.

Ondare guzti horrekin zer egin galderaren aurrean, udalak erabaki zuen aurri gehienak kendu behar zirela (Beriaingo zabortegi batean Gazteluko Plazako hondakinak aurkitzeak hautsa astindu zuen). Harresia, ordea, aparkalekuan geratu zen (nahiz eta horretarako moztu behar izan eta gero autoeen kutsaduraren aurrean babesik gabe geratu). Oposizioak argudiatu zuen parkina ez zela beharrezkoa, eta burutzeko arrazoi nagusia La Perla hotelari bost izarreko maila ematea zela (aparkalekurik gabe ezin da maila hori erdietsi).

Horren inguruan liburu bat plazaratu zen: Autore asko, Plaza de Castillo, 2003. ISBN 84-7681-376-7

Plaza honetako arkupe batean Iruña kafetegia dago, aldiz, Estafeta kalera doan Xabierko jeitsiera edo kalexkan Goienetxe jauregia dago. Ipar-mendebaldeko txokoan La Perla hotela dago.

Ondarea

Inguruko kale eta plazak

Iruditegia

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.