Gaztelugibel
Gaztelugibel (Gazteluko Ingurunea kalea, batzuetan) Nafarroako Iruñea hiriburuko Iturrama eta Zitadela-Takonera auzoetan dagoen kale luze bat da.
Gaztelugibel | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Kokapena
Iturrama eta Zitadela-Takonera auzoetan dago eta Iruñeko zitadelaren hegoaldeko lursail guztia inguratzen du, hain zuzen ere, Gazteluko Ingurunearen parkea osatzen duen eremua.
Foruen plazan hasten da, bertan Yanguas Miranda kalea, Antso Azkarra etorbidea, Abejeras kalea, Zaragoza etorbidea, Julian Gaiarre kalea eta Galizia etorbideak bat egiten du, eta Iturrama auzoaren iparralde osoa bihurgunea eginez igaroz, eta Joan XXIII.aren plazan amaitzen da, Baiona etorbidea, Erreginaren aldapa kalea eta Armada etorbideak bat egiten duten elkargunean, Antoniutti parkearen parean.
Ondarea
- Foruen plaza
- Iruñeko Erruki Etxea
- Iruñeko zitadela
- Gazteluko Ingurunearen parkea
- Huarteko dorreak
- Civican
- Antoniutti parkea
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.