Gaztelu (Gasteiz)

Gaztelu (ofizialki Castillo / Gaztelu) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 663 metroko garaieran dago. Gasteizko udalerriaren hegoaldean kokaturik, hirigunetik 5,5 kilometro ingurura dago. XIII. mendean Gaztelako erregeak Gasteizi emaniko herrixketako bat da. Herriaren izena, antzina bertan zegoen gaztelu batetik datorrela uste dute historialariek, dena den gaur egun, ez da gaztelu horren arrastorik geratzen.

Artikulu hau Gasteizko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztelu (argipena)».
Gaztelu
 Euskal Herria
Gazteluko eliza eta bolatokia.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°48′21″N 2°40′06″W
Garaiera663 m
Demografia

Demografia

Gazteluko biztanleria

Ondarea

Herrixkako eraikinik aipagarriena XVI. mendeko San Martingo eliza da. Behealdean, herriko bolatokia du erantsita.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.