Gaztelau Ezkerra

Gaztelau Ezkerra (gaztelaniaz: Izquierda Castellana [IzCa]) mugimendu ezkertiar separatista bat da, Gaztelau Ezkerraren eremua Espainiako sei autonomia-erkidego dira, Kantabria, Gaztela eta Leon, Errioxa, Madrilgo Erkidegoa, Gaztela-Mantxa eta Requena-Utiel Valentziako eskualdea. Alderdi politikoa Gaztelako aldarrikapen nazionala, hau da, aipatutako erkidego guztien independentzia Espainiarekiko eta haien batasuna Gaztelako estatua eratzeko, eta sozialismoa azpimarratzen ditu. Gaztelau Ezkerraren ekintza-nukleoa Valladolid hirian kokatzen da.

Izquierda Castellana (IzCa)
Gaztelau Ezkerra
BuruzagiaDoris Benegas
BozeramaileaLuis Ocampo
Sorrera2002
Egoitza nagusiaValladolid (Gaztela eta Leon)
Ideologia politikoaGaztelanismo
Ezker iraultzaile
Separatismo
Sozialismo
www.izca.net

Historia

Gaztelau Ezkerra 2002an Madrilen formalki osatu zen, Izquierda Comunera (gazteleraz, Ezker Komuneroa) Unidad Popular Castellana (gazteleraz, Gaztelau Herri Batasuna) bazegoen erakunde batean; Yesca (euskaraz, Ardagai), antzina Juventudes Castellanas Revolucionarias (gazteleraz, Gaztelau Gazteria Iraultzaileak) deitutako kolektiboa; Mujeres Castellanas (gazteleraz, Gaztelau Emakumeak) eta CĂ­rculo Castellano de Toledo (gazteleraz, Toledoko Gaztelau Zirkulua). Partido Comunista del Pueblo Castellano (Espainiako Herrietako Alderdi Komunistaren Gaztelako atala) Gaztelau Ezkerrean sartu zen, baina, geroago, erakundetik atera zen.

Gaztelau Ezkerraren helburua Gaztela batzea da, Gaztelako Nazio deritzoten eremua pairatzen duen zatiketa gaindituz. Izan ere, Nazioa bost autonomia-erkidegoetan zatituta dago. Bestalde, Gaztelan errepublika sozialista burujabea ezarri nahi dute, berena eginez komuneroen ohiturak eta urtero apirilen 23an Villalar de los Comunerosko zelaietan aldarrikatzen dute eskaera horiek. Egun hura ofizialki Gaztela eta Leongo eguna da, eta erakunde gaztelanistek, Izquierda Castellana edo Tierra Comunera, kasu, Gaztelako Egun Nazional bezala aldarrikatzen dute.

Internazionalista bezala definitzen da, hainbat askatasun mugimendu nazional sustatzen baititu Euskal Herrikoa, Kataluniakoa, Palestinakoa edo Irlandakoa beti ikuspuntu demokratikotik eta langileriaren burujabetzatik. Arrazoi berberak direla-eta, elkartasuna du Kubarekin eta Latinoamerikan gertatzen ari diren prozesu iraultzaileekin, adibidez, Venezuelan, Bolivian edo Ekuadorren daudenak.

Hauteskundeetan emaitza txikiak izan ditu: 2003ko autonomia erkidegoetako hauteskundeetan, 621 boto (0,06%) Gaztela-Mantxan, 3.972 boto (0,25%) Gaztela eta Leonen eta 1.119 boto (0,04%) Madrilgo autonomian.

Gaztelau Ezkerra Valladoliden, Segovian, Salamancan, Cuencan, Guadalajaran, Ciudad Realen, Palentzian, Burgosen, Madrilen eta Toledon dago.

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.