Gaztelako xaboi

Gaztelako xaboia (gaztelaniaz: jabón de Castilla) oliba olioz, urez eta sodio karbonatoz (edo gaur egun, soda kaustikoz) egindako xaboia da. Gaztelako Koroan eskala handian ekoizten zutelako eta handik Europa eta Amerikako toki askotara esportatzen zelarik, batez ere Aro Modernoan, horrela du izena. Gaztelako Koroa xaboi mota honen ekoizle bakarra ez zen arren, ekoizleen artean nagusia izaten zen.

Gaztelako xaboi

Ez da Marseillako xaboiarekin nahastu behar, honek jatorri desberdinetako landare-olioak erabiltzen baititu (ez soilik oliba-olioa).[1]

Usadioz, erabilitako sodari mazacote (euskaraz: «zapero») edo barrilla zioten eta zenbait landareren (askotan salikorniaren) errekuntzatik eratorritako errautsetatik ateratzen zuten.[2] Itsas algen errautsetatik ere lortzen zuten.[3]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Bailey, Alton Edward. Aceites y grasas industriales. .
  2. (Gaztelaniaz) Liliana Delfino & Silvana Masciadri. (2005-10-7). «Relevamiento florístico en el Cabo Polonio, Rocha, Uruguay» Iheringia, Série Botânica: 125..
  3. Agirre Sorondo, Antxon. (2006-10-13 / 2006-10-20). «Naxari. Xaboiak: Historia» Euskonews (365).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.