Gazteen Munduko Jardunaldia

Gazteen Munduko Jardunaldia mundu osoko gazteak elkartzeko helburuz Erromatar Eliza Katolikoak antolatutako jardunaldia da. Urtero Erramu Igandean elizbarruti guztietan ospatzen da eta, bizpahiru urtetik, nazioarteko ospakizun handi bat egiten da hiri desberdin batean. Jardunaldi horrek zenbait egun irauten du, aita santuaren parte hartzearekin.[1] Lehenbizikoa Erroman egin zen, 1984ko apirilaren 15ean, aita santua Joan Paulo II.a zelarik.

Gazteen Munduko Jardunaldia, 2000. urtean, Erroman.

Nazioarteko ospakizunak

Urtea Data Lekua Parte hartzea[2]
1984Apirilak 15Erroma300.000Berrerospenaren Jubileu Urtea
1985Martxoak 31Erroma300.000Gazteriaren Nazioarteko Urtea
1987Apirilak 11-12Buenos Aires1.000.000 Guk ezagutu dugu eta sinetsi Jainkoak digun maitasuna (Jn 4, 16)
1989Abuztuak 15-20Santiago de Compostela500.000 Ni naiz bidea, egia eta bizia (Jn 14, 6)
1991Abuztuak 10-15Częstochowa1.600.000 Zuek, seme-alaba egiten zaituzten Espiritua hartu duzue (Erm 8, 15)
1993Abuztuak 10-15Denver600.000 Ni bizia –eta bizia ugari gainera– izan dezaten etorri naiz (Jn 10, 10)
1995Urtarrilak 10-15Manila4.000.000 Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet (Jn 20, 21)
1997Abuztuak 19-24Paris1.200.000 Maisu, non bizi zara? - Etorri eta ikusi (Jn 1, 38-39)
2000Abuztuak 15-20Erroma2.000.000 Eta Hitza haragi egin zen eta gure artean jarri bizitzen (Jn 1, 14)
2002Uztailak 23-28Toronto800.000 Zuek zarete munduarentzat gatza... Zuek zarete munduarentzat argia. (Mt 5, 13-14)
2005Abuztuak 16-21Kolonia1.100.000 Hemen gatoz Bera gurtzera (Mt 2, 2)
2008Uztailak 15-20Sydney400.000 Baina zuen gain jaitsiko den Espiritu Santuaren indarra hartuko duzue, eta nire lekuko izango zarete (Eginak 1, 8)
2011Abuztuak 16-21Madril2.000.000Harengan errotuak eta oinarrituak, iraun sendo sinesmenean (Kol 2, 7)
2013Uztailak 23-28Rio de Janeiro3.700.000[3]Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle (Mt 28, 19)
2016Uztailak 25-
Abuztuak 1
Krakovia3.500.000[4]Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango (Mt 5, 7)
2019Urtarrilak 22-27Panama HiriaHona hemen Jaunaren mirabea; gerta bekit zuk esan bezala (Lk 1, 38))

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.