Gazta zati bat
Gazta zati bat Jon Maiak idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2012an ekoiztua. Nazioen Mundua izeneko ekimen herrikoiaren berri ematen du, Idiazabalen sortu eta Goierrira zabaldutakoa, eta Gure Esku Dagoren aitzindari zuzena dena.
Gazta zati bat | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | Gazta zati bat |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jon Maia |
Gidoigilea(k) | Jon Maia |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Angel Oiarbide |
Konpainia ekoizlea | Nazioen Mundua |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Xabi Solano |
Argumentu nagusia | Euskal Herriko gatazka |
gaztazatibat.eu | |
![]() ![]() ![]() |
Eskoziako eta Kataluniako autodeterminazioaren mugimenduekin egindako elkarlanak ere kontatzen du, eta lekuko zuzena da baita ere ETAren jarduera militarraren amaierarena.
Luis Katarain artzainaren bizimoduak gidatzen du dokumentala.
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.