Gazta Zaharra
Gazta Zaharra (edo batzuetan Gaztazaharra edo Gaztazarra) Euskal Herrian ekoitzitako gazta edo gazta-krema zuria da, zapore bizi eta ia mina duena.
Gazta Zaharra | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Bizkaia |
Esnearen jatorria | Ardia |
Pasteurizatua | Ez |
Egitura | Krema |
Gantz materia | %53 |
Zahartze denbora | Gutxienez 2 hilabete |
Ardi latxaren esnez egindako gazta zahar zati xehatuz egiten da, buztinezko poto txikietan gutxienez bi hilabetez onduz. Batzuetan esnea, ura edo pattarra gehitu ahal zaio, zapore mina leuntzeko.
Krema zurixka, biguna eta loipetsua da, hortaz ez du azalik. Ezin hobea da okelak, pasta eta entsaladak laguntzeko, besteak beste, edo ogi txigortuetan
Ezaugarriak
Ezaugarri fisiko-kimikoak[1]
- Hezetasuna: %42
- Gantz materia: %53
- pH: 5,4
- Sodio kloruroa: %2
Erreferentziak
- Gaztazarra. Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Ministerioa.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.