Gazolatzeko erromatar kanpamendua
Gazolatzeko erromatar kanpamendua Gazolatzeko kontzejuan dagoen erromatar garaiko kanpamendu militarraren aztarnen multzoa da. Kontzejuaren punturik altuenean dago, Iruñerriako arroan eta Burdin Aroko aztarnategietatik gertu. Ez du harrizko egiturarik, Arangurengo kanpamenduan bezala.
Gazolatzeko erromatar kanpamendua | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Nafarroa Garaia eta Gatzolatz |
Koordenatuak | 42°48′02″N 1°43′33″W |
Altitudea | 554 m |
Azterketa arkeologikoa
2016. urtean prospekzio magnetikoa egin zen eta aurkitu ziren materialen artean, erromatar garaikoak hauke izan ziren: zazpi clavi caligarii (oinetakoetan erabiltzen ziren tatxetak), erromatar hiritartasuna adierazten duen budinezko eraztuna, beste bi eraztunen zatiak, Ergavica txanpon-etxearen K.a. II. mendeko txanpona bat eta, zalantzekin, soldadu baten armaduraren pieza bat izan daitekeena.
Kanpamenduaren ezaugarriak
Identifikatutako esparruak gehienez 182 x 144 m ditu, eta gutxi gorabehera bi hektarea hartzen ditu. Oinarrian lauki forma du, lau angelua eta lau lerroz osatua, ipar-mendebaldekoa, hego-mendebaldekoa eta hego-ekialdekoa zuzenak edo ia zuzenak. Iparraldean kanpalekua mugatzen duen lerroa kurba bat, ordea, marrazten du. Trazadura hori lurrari egokitu zaio.
Perimetroak lurraren maldak aprobetxatzen ditu, hegoaldean izan ezik, defentsa nabarmentzeko balioko lukeen seinale orografiko ikusgarririk gabe. Hau da, hegoaldeko muga altuera horretan kanpatu zen talde militarraren behar materialen arabera ezarri zen.
Defentsa-sistema lurrez eta harriz (agger) egindako lubeta baten bidez egituratzen da, bi metro eta bost metro zabal baino zabalagoa. Ez da ikusten lubanarroa (fossa) dagoenik defentsa osatuz, segur aski lurraren sakonera txikia delako eta arroka amaren azaletik hurbil dagoelako. Sarrera gunea ez da aurkitu.
Deskribatutako kanpalekuak garai errepublikanorako ezagutzen diren ereduak hartzen ditu oinarri, eta horien ideala Polibiok deskribatzen zuen (Historia. VI, 42, 1-5). Dena den, eta kanpaleku askotan gertatu ohi denez, lurrari egokitzeko beharrak eragindako aldaketak ditu[1].
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Martínez Velasco, Antxoka; Argandoña Otxandorena, Mikel; Argandoña Otxandorena, Pedro. (2019). «El campamento romano (castra aestiva) de Gazólaz (Navarra)» MUNIBE Antropologia-Arkeologia 70: 251-270..