Gazi I.a
Gazi bin Faisal (arabieraz: غازي ابن فيصل, Ġāzī bin Fayṣal; Meka, Mekako Emirerria, Otomandar Inperioa, 1912ko martxoaren 21a - Bagdad, Irakeko Erresuma, 1939ko apirilaren 4a) Irakeko erregea izan zen. Faisal I.aren semea izan zen. Bere aitona Hussein bin Alirekin bizi izan zen, bere aita otomandarren aurka borrokatu ari zen bitartean. Arabiatik ihes egin zuen familia haxemitar osoarekin, saudiarrek garaituak izan ondoren. Bagdaden bildu zen aitarekin eta printze oinordeko izendatu zuten. 1933ko irailaren 8an errege bihurtu zen bere aita hil zenean. Nazionalista panarabiarra izan zen, britainiarren interesen aurkakoan eskualdean. Bere erregealdiaren ezaugarria zibilen eta armadarren tirabirak izan ziren. Bakr Sidqi jeneralaren estatu-kolpea babestu zuen, arabiar herrialdea batean lehena izan zena.
Gazi I.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Meka, 1912ko martxoaren 21a | ||
Herrialdea | Otomandar Inperioa Irakeko Erresuma | ||
Heriotza | Bagdad, 1939ko apirilaren 4a (27 urte) | ||
Heriotza modua | : buruko zauria trafiko-istripua | ||
Familia | |||
Aita | Faysal I.a | ||
Ama | Huzaima bint Nasser | ||
Ezkontidea(k) | Aliya bint Ali (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Haxemiak | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Harrow School | ||
Irakaslea(k) | Kadhim al-Dujaili (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa eta militarra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | sunismoa | ||
Bere lehengusua Aliya bint Alirekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten, Faisal.
Auto-istripu batean hil zen 1939ko apirilaren 4an eta bere oinordekoa bere seme Faisal II.a izan zen.
Genealogia
Artikulu hau Irakeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |