Gazalbide

Gazalbide Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren ipar-mendebaldean dago; iparraldean Arriaga-Lakuako auzoarekin egiten du muga, ekialdean Pilar auzoarekin eta hegoaldean Txagorritxuko auzoarekin.

Gazalbide
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea01009
Geografia
Koordenatuak42°51′25″N 2°41′00″W
Demografia

Gazalbide hiriko auzo txikienetakoa da, 1970eko hamarkadan zehar eraiki zen. Udalaren eta Gasteizko eta Arabako aurrezki kutxen laguntzaz eraiki ziren etxebizitzak. Gasteizko hiriaren iparraldeko irteeraren ondoan zegoen, baina 1980ko hamarkadatik aurrera Arriaga-Lakuako auzo berria garatu zen Gazalbideren iparraldean.

Jakingarriak

Gazalbideko auzoan Jesus Guridi Kontserbatorioa eta Luis Dorao Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe publikoa daude. Auzoaren erdian kokatuta, Gazalbide merkatal gunea dago: saltokiak, tabernak, lonjak eta elkarteak batzen dituen espazioa. Gasteizko tranbiaren Txagorritxu, Euskal Herria eta Honduras geltokiak Gazalbide auzoan daude. Auzoaren iparraldean Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia eta Gasteizko autobus geltokia daude, eta mendebaldean Txagorritxu Ospitalea.

Argazki galeria

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.