Gayle Rubin

Gayle S. Rubin (AEB, 1949) antropologo kulturala da, eta sexu eta genero politiken alorreko aktibista eta teorialaria. Eragin nabarmena duen autorea izan da eta da, genero-ikasketen eta queer teorien alorretan.

Gayle Rubin

Bizitza
JaiotzaHego Carolina, 1949 (74/75 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea 1994) Doktoretza : antropologia
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea, LGBT ekintzailea, idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Enplegatzailea(k)Michigango Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakMichel Foucault

Gai askoren inguruan idatzi du: Feminismoa, sadomasokismoa, prostituzioa, pedofilia, pornografia, lesbianen literatura... Sexuaren inguruko antropologia ikerketak egin izan ditu, eta sexuaren baitako eta azpikulturak aztertu izan ditu, hirietako testuinguruan batez ere.

Sexu/genero sistema

Bere ekarpen terminologiko eta teoriko inportante bat "Sexu/genero sistema" terminoa da[1]. 1975ean honela definitu zuen:

« jendarte batek sexualitate biologikoa giza jardueraren produktu bihurtzeko bideak, hots, bereizkerian oinarritutako harreman sozialek sexua eta ugalketa debekuen sistema bihurtzen dituzte, gizon‐emakumeentzako betebehar eta eskubide desberdinak hitzarmen sozial bilakatuz.  »
Gayle Rubin

Desberdintasun biologikoetatik abiatuta, botere harremanetan egituratutako egitura sozialak daudela ikasten dugu generoak jendartea antolatzen duelako, eta egunerokotasunean gizon‐emakumeen arteko hartu emanak antolatzen ditu. Identitate sexualari buruz hitz egiterakoan, sexu/genero sistemaren banaketari men eginez, gorputza eta genitalei begira jarriko gara eta alde fisikoari dagokionez sentituko da pertsona gizon ala emakume, kolektibo bataren ala bestearen parte dela, edo bietako bat ere ez.

Azpikultura sexualak

Beste alde batetik, Rubinek sexu piramidearen beheko mailetan dauden pertsonen defentsa politikoa egin izan du, kategoria horretan sartuz sexu ez monogamoa, fetixismoa, sadomasokismoi praktikak, sexu langileak...[2] Jarrera horrek ekarri izan dio sarri askotan haren presentzia zentsuratua  izatea hainbat ekintza publikotan, eta «anti-sexu» feministentzat lehen etsai publiko bihurtzea.

Rubinek pronostikatu zuen anti-sexu talde feministek eta haiek sustatzen dituzten legeek, hala nola pornografiaren  debekua (bortxaketen kausa zuzentzat jotzen dutelakoan), aliantza arriskutsuak sortuko zituztela, eta argudio multzo bat eskainiko zizkieketela eskuin berriaren  gehiengo moral kontserbadoreei.

Erreferentziak

  1. (PDF) Hezkidetza egoerari buruzko diagnosi azterlana Gasteizko Ikastetxeetan (0 eta 18 urte). Gasteizko Udala, Hezkuntza Zerbitzua, 6-7 or..
  2. Belbel Bullejos, Maria Jose. (2013). (PDF) Ezagutza feministak eta itzulpen politikak. Arteleku, 11-13 or. ISBN 978-84-7907-699-3..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.