Louis Joseph Gay-Lussac

Louis Joseph Gay-Lussac edo Joseph Louis Gay-Lussac (Saint-Léonard-de-Noblat, 1778ko abenduaren 6a - Paris, 1850ko maiatzaren 9a) kimikari frantziarra izan zen, gas idealen legeak formulatzeagatik eta edarien alkohol portzentaia adierazteko sistema bategatik famatu bihurtu zena.

Louis Joseph Gay-Lussac

136. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari

1834ko urtarrilaren 1a - 1834ko abenduaren 31
Étienne Geoffroy Saint-Hilaire - Augustin Saint-Hilaire (en) Itzuli
124. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari

1822ko urtarrilaren 1a - 1822ko abenduaren 31
Pierre-François Percy (en) Itzuli - Louis-Jacques Thenard
Frantziako par



Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaSaint-Léonard-de-Noblat, 1778ko abenduaren 6a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1850eko maiatzaren 9a (71 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Joseph Louis Gay-Lussac (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Geneviève-Marie-Joseph Rojot (en) Itzuli  (1809 -
Familia
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Parisko Unibertsitatea
École nationale des ponts et chaussées
Hezkuntza-mailakatedraduna
Tesi zuzendariaClaude Louis Berthollet
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Irakaslea(k)Claude Louis Berthollet
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, kimikaria, politikaria, ingeniaria, unibertsitateko irakaslea eta juntako kidea
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
École polytechnique
Manufacture royale de glaces de miroirs (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Société Philomathique de Paris (en) Itzuli
Academy of Science for Public Utility (en) Itzuli
Suediako Zientzien Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Bavariar Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Accademia delle Scienze di Torino

Find a Grave: 10348483 Edit the value on Wikidata

Biografia

Saint-Léonard-de-Noblaten jaio zen eta lehenengo ikasketa Bourdeixko Apaizetxe katolikoan egin zituen. 1798an Parisko École Polytechniquen sartu zen. 1800an École des Ponts et Chaussées ingeniaritza ikasketak hasi zituen baina ez zitzaion gehiegi gustatu eta 1802an Parisko Zientzien Akademian Recherches sur la dilatation des gaz (gasen dilatazioen inguruko ikerketak) memoria aurkeztu zuen. Bertan bere eta Charlesen ikerketak azaldu zituen.

1809an Eskola Politeknikoko kimika irakasle bihurtu zen. 1808 eta 1832 artean Parisko Sorbona Unibertsitatean fisika irakaslea ere izan zen.

50 urte beteak zituela politikagintzan sartu zen. 1831ean bere jaioterriko Vienne Garaia eskualdeko diputatu aukeratu zuten, bai eta 1834 eta 1837an ere. 1832an unibertsitateko lana utzi eta Saint-Gobaingo Compagnie Manufacture des Glaces beira lantegian zentsore gisa hasi zen lanean, 1843rako administraritza kontseiluko lehendakari bihurtu zelarik. Aurrez 1839an Luis Filipe Iak "Frantziako pare" izendatu zuen.

1840an Eskola Politeknikoa utzi zuen. 1848an bere postu guztiei uko egin eta Lussacera erretiratu zen. Bi urte geroago hil zen Parisen.

Ikerketa zientifikoak

Bere aportaziorik handiena XIX mendearen hasieran egin zuen, 1802an Jacques Charlesek 1787ean ateratako legea argitaratzerakoan eta 1805ean bere lege propioa garatzean. Gas idealen jokaera garatzeko ezinbesteko legeak dira biak ere. beste ekintza aipagarri batzuk honako hauek dira:

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Joseph Gay-Lussac Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.