Gauzen ordena naturala
Gauzen ordena naturala (portugesez: A ordem natural das coisas) Antonio Lobo Antunes idazle portugaldarrak 1992an plazaratu zuen eleberria da. Espezialisten ustez, idazlearen onenetariko bat da.
Gauzen ordena naturala | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Antonio Lobo Antunes | |||
Argitaratze-data | 1992 | |||
Jatorrizko herrialdea | Portugal | |||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | portugesa | |||
kronologia | ||||
|
Argumentua
Liburua oroimenen ingurukoa da. Portugalgo iraultza garaiak, Lisboako haurtzaroa, bizitza lazgarrien testigantza… teknika narratibo apurtzaileen bidez islatzen ditu Lobo Antunesek bere eleberrian. Liburu honetan, gertalekuak hara-hona dabiltza, denbora-aldaketekin bateratsu. Portugal osoa azaltzen dute narrazioek, Galiziako mugan (Monçãon) hasi eta hegoaldean (Taviran) buka, Afrika hego-ipar zeharkaturik (Johannesburg, Mozambike eta Aljeria). Hala ere, gertakari gehienak Lisboan kokatzen dira, batez ere pertsonaien umezaroko Benfica auzoan.[1] [2]
Balorazioa
Lobo Antunesen eleberrien artetik, Gauzen ordena naturala iruditzen zitzaion onena José Cardoso Pires idazleari. Egileak berak ez zuen dudarik, garai hartan: «Hau da idatzi dudan liburu onena; ez, ordea, seguru aski, nire erabatekoa». Kritikarien aldetik harrera ona izan du nazioarte osoan, eta klasiko handien parean jarri dute. New Yorker aldizkariak, adibidez, hau zioen: «Mundu zabaleko idazleen artetik psikologia-erretratugilerik trebeenetako bat».[2]
Euskarazko itzulpena
- Gauzen ordena naturala "Literatura Unibertsala" bilduman, Alberdania, Igela eta Erein, Irun/Donostia, 2013. ISBN: 978-84-9746-812-1. Itzultzailea: Iñigo Roque. Itzulpen honek 2014an Itzulpenen Euskadi Saria irabazi zuen. Epamahaiaren arabera, liburuaren prosa zaila Iñigo Rokek oso ondo moldatu zuen euskaraz.[3]