Gaueko hegaldia
Gaueko hegaldia (Vol de nuit jatorrizko frantsesean) Antoine de Saint-Exupéry idazle frantziarraren eleberri laburra da, 1931n argitaratua. André Gide idazleak aurkeztu zuen liburua, baita hitzaurrea idatzi ere.
Gaueko hegaldia | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Antoine de Saint-Exupéry (1931) |
Argitaratze-data | 1931 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Vol de nuit |
Hizkuntza | frantsesa |
Argitaletxea | Éditions Gallimard |
Herrialdea | Frantzia |
Bilduma | Blanche |
Orrialdeak | 176 |
ISBN | 2070256588 |
OCLC | 32570054 |
Sariak | Prix Femina |
Euskaraz | |
Izenburua | Gaueko hegaldia |
Itzultzailea | Koldo Izagirre |
Argitaratze-data | 2008 |
Bilduma | Literatura Saila |
Orrialdeak | 101 |
ISBN | 9788487484834 |
Liburuak Saint-Exupéryren esperientziak biltzen ditu, idazlea izan baitzen Aeroposta Argentina Company enpresako zuzendaria eta, beraz, posta-hegazkin baten pilotua ere. Pertsonaiek idazleak Hego Amerikan ezagututako lagunen antza handia dute.
Azkenean, liburu hau Saint-Exupéryren amaiera tragikoaren igarle bihurtu zen.
Argumentua
Fabien posta-hegazkin baten pilotua da. Gau batean, galdu egin zen ekaitz baten erdian Argentinako zeruan. Buenos Airesen, Riviere, hegaldien arduraduna, hausnarrean dago bere bulegoan, Fabienen emaztea itxaroten ari delako bere senarrari buruzko berriak jasotzeko. Emazteari egia esan behar dio Rivierek, baina, aldi berean, jarraitu behar du posta-hegaldiez arduratzen, hegazkin-konpainiek bakarrik lehiatu ahal izango baitute beste garraiobideekin, gaueko zerbitzuak ondo egiten badituzte.