Gaudenzio Marconi

Gaudenzio Marconi (Onsernone, 1841-1885), Frantzian lan egin zuen jatorri italiar zuen argazkilari suitzarra izan zen.[1] Batez ere ezaguna da bere biluzi artistikoengatik. Auguste Rodin bezalako artistek bere obretako oinarri gisa haren argazkiak erabili zituzten sarritan.

Gaudenzio Marconi
Bizitza
JaiotzaComologno (en) Itzuli, 1841eko martxoaren 12a
Herrialdea Suitza
Heriotza1885 (43/44 urte)
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Ezaugarriak

Bere lanak sarritan Parisko Arte Ederren Goi Eskola Nazionalaren ikasleei saldu zizkien. Oso ohikoa zen artistek argazkietatik kopiatzea, batez ere modeloak oso garestiak zirelako. Bere argazkiek poza adierazten dute. Marconik eredutzat Antzinatasun klasikoa eta Pizkundea hartu zituen.[2]

Iruditegia

Bibliografia

  • Sylviane De Decker-Heftler, "Suite Marconi 1. La Piste belge", Photographies, 7.zk., 1985, 110-112 or.

Erreferentziak

  1. « Marconi, Gaudenzio » Claudia Cavatorta, Encyclopedia of nineteenth-century photography, John Hannavy Editor, 2013, 890 or.
  2. https://fomu.atomis.be/index.php/marconi-gaudenz-io;isaar

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.