Gaubea
Gaubea[1] (ofizialki Valdegovía / Gaubea) Arabako mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gasteiztik 42 bat kilometro mendebaldera dago, eta 1,139 biztanle ditu.
Gaubea | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Uribarri Gaubea, udalerriko herriburua | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Añana | ||||||||||
Izen ofiziala | Valdegovía / Gaubea | ||||||||||
Alkatea | Gorka Salazar Senso (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01.426-01.427 | ||||||||||
INE kodea | 01055 | ||||||||||
Herritarra | gaubear[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°51′17″N 3°03′39″W | ||||||||||
Azalera | 244,06 km2 | ||||||||||
Garaiera | 552-1.184 metro | ||||||||||
Distantzia | 42 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.066 (2023) −31 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | % 3,37 | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 23,01 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 16,95 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 81,54 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 13,53 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 8,67 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 18,69 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[4] | % 5.15 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.valdegovia.com/ |
- Artikulu hau udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaubea (argipena)».
Izena
Udalerriaren euskal izentzat Euskaltzaindiak Gaubea izena arautua du 2006az geroztik,[1] eta Gaubeako Udalak ere izen horixe onartua du udalerriaren euskal izen ofizialtzat. Lehenago, Gobiaran erabili izan da, gaztelaniazko Valdegovíatik itzulpena eginda.
Geografia
Erliebe menditsua du Gaubeak, 552 eta 1.184 metro arteko garaiekin. Bertako mendirik ezagunena Carrias da, 1.130 metro garai. Omecillo ibaiak zeharkatzen du udalerria, Ebro ibaiaren ibaiadarra dena. Puron errekak ere zeharkatzen du Gaubea, Ribera herritik gertu arroila eder bat sortuz.
Udalerriaren eremuak itxura berezia duen arren Uribarri Gaubea herriburua erdigune geografikoan kokaturik dago, 552 metrotako altueran.
Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Burgosko Junta de San Martin de Losa, Junta de Villalba de Losa eta Berberana.
- Hegoaldean: Burgosko San Zadornil, Valle de Tobalina, Bozoo, Santa Gadea del Cid eta Berberana.
- Ekialdean: Lantaron, Erriberagoitia, Añana eta Kuartango.
- Mendebaldean: Valderejo eta Burgosko San Zadornil eta San Pantaleon de Losa.
Historia
Antzinaroa
Leize artifizial ugari dago Gaubean, bereziki Barrio, Corro, Tobillas, Pinedo, Boveda eta Riberan. Haien ingurumarietan historiaurreko aztarna interesgarri anitz topatu da, Brontze Arotik Goi Erdi Arora arte zabaltzen omen direnak, esate baterako Ribotako menhirra, Uxama Barca (Osman), Pico de San Pedro (Uribarrin), Lastra (Karankan) eta Berbeia (Barrion) kastroak. Erromatarren garaian, autrigoien mendebaldean izanda, haien eragin handia jaso zuen Gaubeak. Orduko asentamenduen aztarnak ere aurkitu dira, La Arena (Tobillasen) eta El Llano (Gurendesen) besteak beste[5].
Gaztela eta Araba artean
Aldaietaren antzeko gerriko apaindu batek Erdi Aroko lehen okupazioa kokatzen du «VI. eta VII. mendeetan, Juan Antonio Quirós arkeologoaren aburuz[6].
804 urtean Valpuestako apezpikutzaren barnean aipatzen da. Bertako agiri batean dioenez Juan apezpikuak Govia populatu zuen eta Gaztelako fundazio nukleotako bat bihurtu zen. Alfontso II.a Asturietakoak sustatu zituen populazio hauek presura bidez eta XII. menderako 30 monastegi inguru eraiki ziren Gaubeako lurretan[5]. garai hortakoa da Tobillasko Durruma eliza, Arabako zaharrena kontsideratua dagoena.
XI. mendean Lope Enekoitz Bizkaiko jaunak eskuratu zuen lurraldea eta XIV. mendean Gaztelako koroaren menpe gelditu zen, Villarcayoko eskumenean. XV. mendean Araban sartu zen Valle Real tituluarekin eta 1463. urtean Henrike IV.a Gaztelakoak Arabako hermandadeei zegokiela baieztatu zuen, eta 1483an zergak ordaintzetik aske gelditu ziren. 1501 urtean ordea Burgosko zergabiltzaileek hartu zituzten Gaubeako diruak, baina haranak protesta egin eta Errege-erregina Katolikoek 1503an arrazoia eman zioten, Errege eskutitz bidez Arabari zegokiola konfirmatuz. Auziak 1510 arte iraun zuen arren ez zen aldaketarik izan.
Aro modernoa
Araban bazegoen ere, gaubeako 19 parrokiak Burgosko artzapezpikuari zegozkion 1800. urtean. Karankako parrokia berezia zen, urte bakoitietan Burgosi zegokion eta bikoitietan Kalahorrari.
1835ean eta 1855ean kolera izurriteak jasa zituen Iberiar Penintsula osoak. Gaubeara 1855. urtekoa iritsi zen eta orduko herrigune handienetan izan zuen eragina, Berguenda, Gurendes eta Uribarrin hain zuzen ere. Bigarren karlistaldian (1872-1876) Araba komandantziatan banatu zen eta Gaubeak komandantzia bat osatu zuen, garai hartan 3.000 biztanleko herria baitzen[5].
2011. urtean, Bachicabo eta Barrio herrien artean Lantarongo konderriaren gaztelu zaharraren arrastoak aurkitu zituen Antxoka Martinez Velasco arkeologoak Los Castros izeneko haitzean. Erdi aroko zeramika puskak agertu ziren, aztarnenen jatorriko garaia kokatzen lagundu zutenak.[7]
Banaketa administratiboa
Herri txiki eta kontzeju ugariz osatua dago, haren hiriburua Uribarri Gaubea da. Herrien zerrenda honakoa da:
- Astulez
- Acebedo
- Bachicabo
- Barrio
- Basabe
- Boveda
- Corro
- Espejo
- Fresneda
- Uribarri Gaubea (udalerriko herriburua)
- Ginea
- Gurendes
- Karanka
- Karkamu
- Mioma
- Nograro
- Osma
- Pinedo
- Quejo
- Kintanilla
- Tobillas
- Tuesta
- Valderejo (Lahoz, Lalastra, Ribera —hustua— eta Villamardones herriek osatua; 1966 arte haran honek berezko udalerria izan zuen)
- Valluerca
- Villamaderne (eta Bellojín, Villamaderneko kontzejuko herria)
- Villanañe
Karkamu, Fresneda eta Ginea 1927 arte Lacozmonte desagertutako udalerrian zeuden. Aldiz, 1947an Alcedo herria Gaubeatik Bergonda udalerrira pasatu zen. Villanañek bere udalerria izan zuen, Bellojín ere hartzen zuena, 1841 eta 1923 artean.
Demografia
1800 urtean 557 biztanle izatetik 1877an 3.509 izatera pasa zen Gaubea.
XX. mendearen lehen erdian Gaubeak biztanle kopurua mantendu zuen, baina nekazaritzari lotutako udalerria izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera galera iritsi zen. 1990eko hamarkadan XX. mende hasierako biztanleen laurdena edukitzera iritsi zen. XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran berriro igotzen hasi zen biztanleria, eskualdeak hiriarekin zituen komunikazio bideak hobetzearen ondorioz batez ere.
Gaubeako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
2015-2019 legegintzaldia
2015eko hauteskundeen ondorengo Gaubeako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzak 24 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 9 |
||||
Agrupacion Valdegovia (AV) | 2 / 9 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 1 / 9 |
||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 1 / 9 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 9 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz) |
2019-2023 legegintzaldia
2019ko hauteskundeen ondorengo Gaubeako udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzak 26 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 7 |
||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 2 / 7 |
||||
Agrupacion Valdegovia (AV) | 1 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz) |
2023-2027 legegintzaldia
2023ko hauteskundeen ondorengo Gaubeako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 9 |
||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 3 / 9 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 1 / 9 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 9 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz) |
Alkateak
Hauek izan dira Gaubeako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[8] | |
Jose Maria Beltran de Salazar Varona[8][9][10] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Beltran de Salazar Varona[9] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ignacio Barredo Perez | 1987 | 1991 | Independenteak | |
Jesus Maria Beltran de Salazar Varona[9] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Antonio Pinedo Cerrillo[9] | 1995 | 1998a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Francisco Javier Unanua Pascual[11][12] | 1998 | 1999 | Unidad Alavesa | |
Francisco Javier Unanua Pascual[12][13] | 1999 | 2003 | Agrupacion Valdegovia | |
Francisco Javier Unanua Pascual[12][13] | 2003 | 2007 | Agrupacion Valdegovia | |
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[12][13] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[12] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[8][12] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[12] | 2019 | 2021b | Euzko Alderdi Jeltzalea[14] | |
Gorka Salazar Senso[12] | 2021 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Gorka Salazar Senso[15] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
b 2021ean Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi alkateak erretiroa hartu zuen 65 urte bete ostean.
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Kultura
Ondasun nabarmenak
- Valderejoko Natur Parkea
- Angostoko santutegia
- Baronatarren dorretxea, Villanañe herrian.
- Calderondar, Salazatar eta Saltzedotarren dorretxea, Nograro herrian.
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza, Tuesta herrian.
- Solapeña errota, Corron.
- Kobazulo eremitikoak edo haitzulo artifizialak. 12 bat daude haran osoan. Ezagunenetakoak Corrokoak dira.
Argazki galeria
- Valderejoko natura parkeko ikuspegia.
- Durruma eliza, Arabako zaharrena.
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza.
- Espejoko dorretxea.
- Airetiko ikuspegia
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Valdegovía» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- (Gaztelaniaz) «Descubren en Valdegovía el castillo más antiguo del País Vasco» El Correo 2022-07-31 (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
- «Tupustean agertu da gaztelua» Alea 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- «Valdegovía» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
- (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 87 or..
- «Unanua Pascual, Francisco Javier» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- «Ramirez-Escuderoren ostean, Gorka Salazar izango da Gaubeako alkatea» Alea 2021-01-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
- (Gaztelaniaz) «El PP exige la dimisión del alcalde del PNV en Valdegovía por «gobernar con ANV».» El Correo 2011-04-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
- (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
Ikus, gainera
- Araba
- Arabako udalerrien zerrenda
- Añanako kuadrilla
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
- Gaubeako Udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) «Valdegobía», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- (Gaztelaniaz) Gaubea posta kodea.