Gauaren erregina (erliebea)

Gauaren erregina, Burney erliebea ere deitua, Mesopotamiako terrakotazko goierliebe bat da, Paleobabiloniar garaian egindakoa, K.a. 1800-K.a. 1750 artean. Ixtar, Erexkigal edo Lilitu izan litekeen jainkosa baten irudikapena da.

Gauaren erregina (erliebea)
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. XIX. mendea
Jatorrizko herrialdeaBabiloniar Inperioa
Honen izena daramaSydney Burney (en) Itzuli eta The Queen of the Night (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)terrakota eta fire clay (en) Itzuli
Dimentsioak49,5 (altuera) × 49,5 (altuera) × 37 (zabalera) × 37 (zabalera) × 4,8 (lodiera) × 4,8 (lodiera) cm
Hizkuntzahizkuntza edukirik gabea
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daIsin-Larsa period (en) Itzuli
Kokapena
LekuaBritish Museum
BildumaBritish Museum eta British Museum
Inbentarioa2003,0718.1
Erliebearen jatorrizko koloreen hipotesia.

Historia

Erliebea Iraken hegoaldetik dator; han siriar negoziogizon batek eskuratu zuen 1924an. Ingalaterrara heldu zen, eta 1935an Sydney Burney izeneko zaharki salerosleak erosi zuen. Norman Colville-ren bildumara pasa zen eta, ondoren, japoniar batek erosi nahi izan zuen. Gobernu britarriarrak herrialdetik ateratzeko asmoa ez zuen onartu eta British Museumen gorderik gelditu zen. Azkenik, 2003. urtean erakunde horrek erosi zuen.[1]

Ezaugarriak

  • Garaiera: 49,500 zm.
  • Zabalera: 37 zm.
  • Lodiera: 4.8 zm (gehienez)
  • Gaia: terrakota.

Deskribapena

Erliebean emakume bat biluzik ageri da. Hegoak ditu baina beheruntz begira; horrek lurreko munduaren jainkosa dela adierazten du. Buruan adardun burugainekoa du; adarrak oso ohikoak ziren Mesopotamiako jainkoen irudietan. Eskuan soka bat du, zuzenbidearen ikurra. Oinak hegazti harraparien atzaparren modukoak dira. Erreginaren oinak bi lehoien gainean daude. Alboetan bi hontz zuri ikusten dira.

Hammurabi garaiko inperioa, K.a. 1750 urtearen inguruan.

Esanahia

Erliebearen interpretazioa ez dago garbi. Jainkosaren identitate desberdinak azaldu dute espezialistek; hauek dira zabalduenak:

Erliebea alde batetik ikusia.

Erreferentziak

  1. Frankfort, Henri (1937). "The Burney Relief". Archiv für Orientforschung. 12: 128–135.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.