Gaua apurtu arte
Gaua apurtu arte Zarama musika taldearen bigarren diskoa da, 1985. urtean taldeak argitaratutakoa[1][2].
Gaua apurtu arte | |
---|---|
Zarama taldearen Rock | |
Argitaratze data | 1985 |
Grabazioa | Du Manoir estudioa Léon (Landak) |
Iraupena | 32'01" |
Diskoetxea | Discos Suicidas |
Partaideak
- Roberto Moso (ahotsa)
- Txus Alonso (gitarra)
- Tontxu Tabares (gitarra)
- Javier Álvarez (baxua, ahotsa)
- Ernesto Alava (bateria)
Grabaketa eta abestiak
1984 urtean Indarrez diskoak izandako arrakastak bigarren diska bat grabatzera eraman zuen taldea. Bitartean, 1985 hasieran, Altos Hornos de Vizcaya izenarekin diska bitxi bat grabatu zuten Zaramako kideek Antonio Curiel-ekin batera[3][4]. 5 abesti zituen diska laburra izan zen, bertan abesti batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz zeuden.
Gaua apurtu arte grabatzera Landetan dagoen Léon herriko Du Manoir estudiora joan ziren. Patrick Mathius izan zen teknikaria. Discos Suicidas-ek argitaratu zuen Zaramaren azken diska izan zen. Diskaren liburuxkan taldeak aurreko urtean izandako kontzertuen egunkari albisteak tartekatzen dira abestien hitzen artean. Introan argi erakusten du taldeak zein den diskaren ildoa:
« |
KAIXO (Oraindik gaude bizirik) |
» |
Abestiak azkarrak dira eta laburrak, gehienak ez baitira hiru minututara heltzen. Punk-rocketik aldendu gabe hainbat abestitan beste erritmo batzuk ere jorratzen ditu taldeak, hala nola ska (Nahaste Borraste), pop (Latsegi da, Norbait, Txunta ta Txunta), rock and rolla (Ezkerralde II)[5]... Diska honetako abesti ezagunenak Bidea Eratzen, Oianone, Biharamona eta Ezkerralde dira. Latsegi da abestiak drogaren mundua jorratzen du eta taldearen hasierako urteetan partaide izan zen Nekane Alonsori omenaldia egiten dio. Oianone abestia Jon Miranderen testu batean oinarritzen da[6].
Azala
Diskaren azala aurrekoa baino ilunagoa da eta ezinegona sortzen du; Picassoren estiloan marrazturiko abeslari bat ikusten da mikroa eskutan hiriko etxe eta autoekin nahasten. Gabriel Vecino izan zen azalaren egilea[5].
Kantuen zerrenda
- Kaixo (Oraindik gaude bizirik) - 1:06
- Bidea Eratzen - 3:15
- Mertzenariak - 2:15
- Nahaste Borraste - 2:56
- Latsegi Da -2:25
- Norbait - 3:24
- Oianone - 2:36
- Zilarrezko Oinak - 2:08
- Txunta Ta Txunta - 2:44
- Euzkadi Fizzioa (Izorra Hadi) - 2:46
- Biharamona - 3:03
- Ezkerralde - 2:10
- Agur BenHur - 1:14
Erreferentziak
- Gaua apurtu arte. (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
- Txiribita. (2008-07-06). «ZARAMA - Gaua apurtu arte (1986)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
- Altos Hornos de Vizcaya. (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
- (Gaztelaniaz) «Biografía de Altos Hornos de Vizcaya - La Fonoteca» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
- (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Gaua Apurtu Arte» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
- «Jon Mirande: Poemak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).