Gau-lore

Gau-lorea (Mirabilis jalapa) Nyctaginaceae familiako landare bizikor belarkara da, batez ere lorategietan apaingarri landatzen dena. Jatorria Ameriketan du eta Europan XVI. mende amaieran barneratu zuten.

Gau-lore
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaNyctaginaceae
GeneroaMirabilis
Espeziea Mirabilis jalapa

Ezaugarriak

Gau-lorea Hego Amerika tropikalekoa izanik ere, mundu osoko eskualde tropikal eta epeletan bertakotu da. Eskualde freskoagoetan, lehenengo hotzaldiekin hiltzen da, baina hurrengo udaberrian tuberkuluetatik berriz hazten da. Gehienera 90cm garai izaten da eta egutera maite du. Bihotz itxurako hosto punta-zorrotz ertz osokoak ditu.

Loreak zuriak, gorriak, horiak, laranjakarak, moreak edo fuxiak izan daitezke, eta batzuetan bi koloretakoak batera lore berean. Gainera, egun osoan itxita egon ostean, ilunabarrean irekitzen dira (horregatik izena) eta lurrin gozoa egozten.

Hazia

Hazi bakarreko fruituak esferikoak eta beltzak dira heltzean, horixka-horiak heldugabeak badira. Toxikoak dira[1].

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.