Gatzun
Gatzuna disolbaturiko gatz kopuru handia, batez ere sodio kloruroa, duen ura da[1], ur gaziak baino gatz gehiago duena. Gizakiak sortua izan daiteke, baina baita naturala ere. Distilatua ez den ur orok du gatza disolbaturik, baina eskuarki gatzuna deitzen zaio gatz kontzentrazioa % 5 baino handiagoa denean.
Gatzuna jatorri naturaletik lor daiteke; badaude gatz-kontzentrazio handia duten iturburu, ibai eta aintzirak. Horrez gain, urari gatza gehituz, edo ur gazitik ura erauziz (lurrunduz, adibidez) lor daiteke gatzuna.
Gatzuna gatza lortzeko ohiko lehengaia da. Hori lurrunduz gatza lortzen dute gatzagetan.
Erabilera
- 1800ean, Alessandro Voltak gatzuna, kobre eta zink erabili zituen pila galbanikoa lortzeko.
- Hozteko makinetan erabiltzen da, ur gaziak izozte puntu apalagoa baitu[3].
- Errepideetan elurra urtzeko erabiltzen dute, aurreko arrazoi beragatik.
- Elikagai batzuk babestu eta ontzeko, adibidez ozpinez ontzeko.
Erreferentziak
- V. Juodkazis, Enciklopedinis hidrogeologijos terminų žodynas: lietuvių–anglų–vokiečių–rusų kalbų, Lietuvos geologijos tarnyba, Vilnius, 2003
- Groundwater Glossary. 2006-03-27.
- Iltyd I. Redwood. Theoretical and Practical Ammonia Refrigeration. ISBN 0-559-03626-4
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.