Gatzapen
Gatzapena edo koagulazioa odola likido egoeratik solido bihurtzea da. Hemostasiaren atal garrantzitsua da, odoljarioak gelditu eta kaltetutako odol-hodiak konpontzeaz arduratzen dena, plaketa eta fibrinaz osatutako odolbilduak eratuz. Gatzapenaren gehiegizko asaldurak tronbosiak eta gutxiegizkoak odoljarioak eragin ditzake.
Gatzapena ugaztun guztietan ematen den prozesua da, nahiz eta gizakian aztertu den gehien. Bere beharrezko osagaiak plaketak eta gatzapen faktoreak (fibrinogenoa, esaterako) dira.
Gatzapena endotelioaren lesioa gertatu eta berehala jartzen da martxan. Plaketek tapoi bat sortzen dute lesioa izan den tokian. Hau lehen mailako hemostasia da. Aldi berean, bigarren mailako hemostasia gertatzen da: gatzapen fatoreen eraginez, fibrinogenoa (odol-plasman dagoen proteina urgarria) fibrina (proteina disolbaezina) bilakatzen da, plaketen tapoia sendotuz.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/08/03 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.