Gatzagi
Gatzagia edo legarra[1] esnea gatzatzen duen substantzia bat da, zehatzago esnearen kaseinogenoa urtzen ez den kaseina bihurtzen duen entzima bat. Esnearen azidotasun maila ph 4,7-ra iristen denean esnea gatzatu egiten da entzima honen eraginez.

Bildotsaren urdail lehortuak, gatzagiaren funtsa.

Legarra edo gatzagia ateratzen, gatzatua egiteko.
Hausnartzaile gazteen urdailetik ateratzen den gaia da.[2] Gatzatua edo mamia egiteko, arkume baten urdailetik ateratakoa erabiltzen da. Mamirako, gatzagiaren produktu kimikoa saltzen da gaur egunean, jatorrizko gatzagia erostea oso zaila baitago 21. mendean Euskal Herrian[3].
Erreferentziak
- Fundazioa, Elhuyar. «legar - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- Lur entziklopedietatik hartua.
- «Gatzatu naturala egiteko behar den legez kanpoko materiala» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.